- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1279 emaitza *:* bilaketarentzat [1031 - 1040]

Okondo (emakumezkoa)

  • Arabako herria, Aiara ibarrean, eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Untza.

Olaitz (emakumezkoa)

  • Olaibarko herria (Nafarroa) eta Andre Mariaren adbokazioa.

Olalla (emakumezkoa)

  • Eulalia (es), Eulalie (fr)

  • Grezierako Eulalia 'ongi mintzo dena' izenetik datorkigu. Santa Olaia IV. mendean bizi izan zen, Meridan (Espainia), eta 12 urte zituela hil zuten, kristaua izateagatik. Santuaren eguna abenduaren 10ean da. Aldaerak: Eulali, Eulari eta Laia.

Olarizu (emakumezkoa)

  • Gasteizko herri hustua eta Andre Mariaren antzinako ermita. Herria Mendiola ondoan zegoen; ermita, behinola eliza izandakoa, 1825ean bota zuten, eta harrizko gurutze batez ordezkatu. XIX. mendean labore biltegia eraiki zuten bertan.

Olarre (emakumezkoa)

  • Olarreko Señorea Mariren irudikapenetako bat da (Ikus Mari). Upon (Bizkaia) egoten omen zen eta hemendik Txakarrera joaten omen zen eguzkia hartzera eta ilea orraztera. Behin andre batek haserre eman omen zion horregatik eta, mendekuz, Olarreko Señoreak esnea galarazi omen zion.

Olartia (emakumezkoa)

  • Errioxako Rodezno herriko Andre Mariaren ermita. Eraikuntza berria den arren, inguruan badaude Goiz Erdi Aroko hilobiak. Zoritxarrez, 1975ean barruko irudi eta margolan guztiak ebatsi zituzten. Jai eguna Aste Santua eta 40 egunetara da. Ikus Aritzeta.

Olatz (emakumezkoa)

  • Azpeitiko (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita, Izarraitz auzokoa. XVIII. mendera arte bertan biltzen ziren Gipuzkoako Batzar ohiz kanpokoak. Subitzan (Nafarroa) ere bada Olatz izeneko Andre Mariaren beste adbokazio bat.

Oleta (emakumezkoa)

  • Aramaioko (Araba) kontzejua, Muxika ere deitua, eta Andre Mariaren eliza. Mendiez bestaldean dagoenez gero, hots, Bizkaiko golkora begira ez dagoen udalerriko kontzeju bakarra denez gero, arrunt nekeza zen bertako bizilagunentzat Ibarrera joatea, eta horregatik eraiki zuten eliza berria. Nafarroako Orbaibarren ere bada izen bereko herria, erdaraz Olleta esaten zaiona. Bertako Andre Mariaren eliza erromanikoa garai batean Jerusalemgo Done Joaneren Ordenako Zaldunena izan zen. Hemen zeuden margolan gotikoak Nafarroako museoan gordetzen dira orain.

Oloritz (emakumezkoa)

  • Orbaibarko (Nafarroa) herria eta udalburua. Bertako San Bartolome elizan dago Etxano herri hustutik eramandako Andre Mariaren irudia.

Oloroe (emakumezkoa)

  • Akitaniako hiria. Izena erromatarren garaian ageri den Iluro teonimotik atera da. Aipagarria da eliza erromanikoa, atea bereziki, besteak beste izokinaren arrantzaren irudiak ageri direlako. Ikus Iluro.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper