- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1279 emaitza *:* bilaketarentzat [1041 - 1050]

Ona (emakumezkoa)

  • Ikus Andreona.

Oña (emakumezkoa)

  • Salbatoreren monasterioa Antso Nagusiak 1011n birsortua. Iruñeko Antso Nagusiak bertako lekaide eta lekaimeak egotzi eta Frantzia aldetik San Enekoren agindupean ekarritako lekaideak jarri zituen. Nabarmentzekoak dira eliza barruan gordetzen diren zurezko hilkutxa gotikoak, non Nafarroako errege Antso Nagusia baitatza.

Ondiz (emakumezkoa)

  • Leioako (Bizkaia) Andre Mariaren ermita. Lamiako auzoaren ondoan dago, Ibaizabal itsasadarraren gainean. Hemendik gertu dorre bat egon zen. Jaia irailaren 8an da. Marinelek erregu honekin eskatzen zioten babesa:

    Andre Maria Ondizkua
    goiko zeruko lorea
    entzun egiguz geure agapiak
    amatxu maite-maitia.

Ondoa (emakumezkoa)

  • Goiuri herriaren ondoan dagoen Andre Mariaren ermita, Urkabustaizen (Araba). Ondoa herri hustuko eliza izan zen. XX. mendean, ermita hondatu zenean, Ama Birjinaren irudia Goiuriko elizara eraman zuten.

Oneka (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izen usua, Enekoren femeninoa. Nafarroako Antso Gartzeitz erregearen alaba bat honela deitzen zen. Lehen aldiz Iruñean aurkitu dugu; hemen Gomiç Sugaharra zeritzan gizon baten Oneca emaztea ageri da, 1024. urtean. Maizko izena izan zen Nafarroako errege-erreginen lehenengo leinuan. Aldaerak: Eneka eta Nekoitza.

Oneraspen (emakumezkoa)

  • Fructuosa (es)

Oneretsu (emakumezkoa)

  • Fructuosa (es)

Onintze (emakumezkoa)

  • Gaztelaniazko Buen-Rocío izenaren itzulpena, arrakasta handikoa. Hala ere, itzulpen hori ez da zuzena, euskaraz Ihintzona esan behar litzatekeelako.

Opakua (emakumezkoa)

  • Opakua (Araba) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Hemen Ama Birjinari eskainitako bi eliza izan ziren, elkarren aldamenean. Hauetako bat bestea ordezkatzeko eraiki zen. Alfontso X.ak Egileor, Arrizal, Alangua eta Opakua herriak eman zizkion Agurain hiriari, biztanleen nahiaren kontra. Hauek batzarrak egin zituzten Untsaurbiribila izeneko lekuan askatasuna lortzeko. Jaia abuztuaren 15ean da. Opakuak toponimian iparraldera ematen duten lekuak izendatu ohi ditu.

Orbaitz (emakumezkoa)

  • Longida (Nafarroa) ibarreko herria eta Andre Mariaren adbokazioa, Done Martieren elizakoa. Gaur egun Itoitz urtegiaren barruan dago. Herriko jaiak abenduaren 26an eta Igokundearen asteazkenean ziren.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper