1279 emaitza *:* bilaketarentzat [1071 - 1080]
Remedios (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Osanaren eta (Nuestra Señora de los) Remedios-en baliokidetzat ematen den izena. Santuaren eguna apirilaren 27an da.
Atondo herriko Andre Mariaren ermita eta mendia (Itza zendea, N). Herriaren izenak dioen bezala (Ataondo behinola, ate eta ondotik) Arakil eta Iruñerriaren arteko atean, harratean dago 1570ean eraikitzen hasi zen ermita hau, antzinako Oskiartea-n edo Oskiatea-n (cf. honen aurkez dagoen Axitarte 'Dos Hermanas'). Bide hau arrunt garrantzitsua izan da beti, eta hori zela kausa beste orduz gaztelua egon zen ibaiaren beste aldean, zintzurraren zaindari. Inguruetan bizi diren 'jenioak' uxatzeko harri batekin zeinatu behar da ermita ondoan. Santuaren egunak maiatzaren 9an eta 15ean dira.
Euskal Herriko bazter guztietan aurki daitekeen lore ttiki baina alaia da, beste toki batzuetan bitxilore edo butxi deitua.
Belén (es)
Esteribarko (Nafarroa) herria eta Arrosarioko Andre Mariaren adbokazioa. Erdi Aroan Ama Birjinaren monasterioa izan zen bertan.
Kristo Santuaren ermita, Altsasukoa (Nafarroa). Jaia maiatzaren 3aren ondorengo igandean eta irailaren 14an ospatzen da.
Barrundia (Araba) udalerriko behinolako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XIII. mendean inguruko beste herriak baino handiagoa bazen ere, XIX.ean hiru etxe eta Ama Birjinaren eliza besterik ez zeuden bertan, eta gaur egun hutsik eta hondaturik dago. Maturaren aurkezean zegoen, Zadorraz haraindian. Osagaiak ote (Ulex europaeus) landare izena eta toki-ugaritasunezko -tza atzizkia dira.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, germaniar jatorria (Othal 'aberria') duen gaztelaniazko Otiliaren baliokidetzat. Jai eguna abenduaren 13an da. Ikus Odilia.
Txulapaingo (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Irudia XIV. mendekoa da; jaia irailaren 14an ospatzen da.
Otso izenaren hipokoristiko femeninoa, XVI. mendean artean bizirik zegoena (Ochanda de Mendraca, Elorrio, Bizkaia, 1514). Otsanda edo Otxandak eta gizonentzako Otsando, Otxandok aztarna franko utzi dituzte oikonimo eta toponimoetan: Otsandategi (Bizkaiko etxe izen usua), Otxanduri (Errioxako herri izena)... Ororbian (Nafarroa) aurkitu dugu lehen aldiz, 1248. urtean (Ossanda Arçeiç). Aldaerak: Otxanda eta Otxoanda.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.