1279 emaitza *:* bilaketarentzat [1111 - 1120]
Bizkaiko hiria eta Andre Mariaren eliza. Hirigutuna Lope Harokoak eman zion, 1299an, eta lehorreko mugak ez ezik itsasoan balea hiltzeko eskumena ere eman zion. Gaminiz-en sortu zuten hiri honi Placentia izena jarri zioten, Gipuzkoakoari bezala, eta horrelaxe deitu zuten bertako marinelek Ternuan sortu zuten herri berria. XVI. mendean agertzen da, Refranes y Sentencias liburuan: 'Erioac ereçan / Butroeco alabea Plencian'.
Muskiz (Bizkaia) herriko Andre Mariaren ermita. Arena hondartzaren ondoko haitz baten gainean dago, Barbadun itsasadarraren aldamenean. Festa irailaren 8an egiten da. Jaiegunean irudia elizara eramaten da prozesioan eta urrian atzera ekartzen. Barruan Habana ondoan itsasontzia salbatzeagatik egindako esker oneko emaitza dago.
Bargota (Nafarroa) herriko Andre Mariaren elizattoa. Ama Birjina aurkitu zutenean Viana herrira eraman zuten, baina irudia gauez lehengo lekura itzultzen omen zen. Horrela ibili omen ziren behin eta berriz, vianarrek azkenean amore eman eta irudia horretarako propio eraikitako ermitan utzi zuten arte. Santuaren eguna maiatzaren 15aren hurrengo igandean ospatzen da. Izenaren jatorria latineko podium 'oinarria, balkoia, gaina' hitzean dago.
Andre Mariaren ermita, Artiedakoa (Nafarroa), XIX. mendean desagertua. Poiu herri hustuko eliza izandako ermita honetan Urraulbeiti, Urraulgoiti, Erromantzatu eta Ledeako batzarrak egiten ziren, XIX. mende arte.
Florencia (es), Florence (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Florentzia.
Lendoñobeitia kontzejuko Andre Mariaren ermita, Urduñan (Bizkaia). Irudi erromanikoa Lendoñoko parrokian dago. Deitura Urduñako seme eta hizkuntzalari ospetsua izandako Poza Lizentziatuari esker da ezaguna. Kondairak dioenez, iturri ondoan eraiki nahi izan zuten ermita, baina irudia agerkundearen tokira itzultzen omen zen, eta hondarrean ermita bertan eraiki behar izan omen zuten. Jaia irailaren 8an da.
Consuelo (es)
Ikus Kontsuelo.
Prudencia (es), Prudence (fr)
Latineko Prudentius-etik dator eta hau prudentia 'zuhurtzia' izen arruntetik. Kristauek asko erabiltzen zuten, lau bertute kardinaletako bat baita. Euskal Herrian ohikoa izan da, bereziki Arabako patroia den Armentiako (Araba) San Prudentziorengatik. Hipokoristikoa: Prudentxi. Aldaerak: Zuhurne eta Zuhurtzia.
Izen honetako bi Andre Maria daude Nafarroan, biak Donejakue bidean, bat Garesen eta bestea Lizarran. Azken hau XI. mendean azaldu omen zen, nahiz eta egungo irudia XIII.ekoa izan. Gauez Pui mendian argiak agertzen omen ziren eta zer gertatzen zen ikustera joan zirenean irudia aurkitu omen zuten. Eramaten saiatu arren ezin izan omen zuten mugitu, eta santutegia bertan eraiki zuten. Garesko Andre Maria gaur egun elizan badago ere, lehen erromes zubian zegoen, kapera txiki batean. Elizara eraman arte hegazti bat (herrian el txori deitua) joaten omen zen irudia garbitzera.
Gaztelaniazko Fuscianoren emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.