- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1279 emaitza *:* bilaketarentzat [1131 - 1140]

Sarabe (emakumezkoa)

  • Aitziberko Andre Mariaren ermita dagoen basoa, Urdiainen (Nafarroa). Bertan aipatutako ermita elizatzat zuen izen bereko herria egon zen. Inguruko haitzetan jentilak bizi omen ziren; toki honen aurkez Jentilen leihoa deitzen duten haitzuloa dago. Ikus Laiene.

Sarria (emakumezkoa)

  • Zuiako (Araba) Andre Mariaren ermita, XVIII. mendean eraikia. Santuaren eguna abenduaren 8an da.

Saturene (emakumezkoa)

  • Saturio izenetik eratorritako Saturiana izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako euskal baliokidea.

Saturniñe (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Saturninaren baliokidetzat ematen den izena.

Saustitza (emakumezkoa)

  • Sebastiana (es), Sébastiane (fr), Sébastienne (fr)

  • Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean. Osagaiak Saustin gizon izena, patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia eta -a bukaera femeninoa dira. Aldaera: Sostitza. Ikus Sebastiana.

Sebastene (emakumezkoa)

  • Sebastiana (es), Sébastiane (fr), Sébastienne (fr)

Sebastiana (emakumezkoa)

  • Sebastiana (es), Sébastiane (fr), Sébastienne (fr)

  • Latineko Sebastianus-etik dator eta hau grezierako sebastós 'errespetagarria' errege titulutik. San Sebastian (III. m.) Dioklezianoren soldadua izan zen eta kristaua izateagatik zuhaitz batean lotu eta geziz zauritu zuten. Erromako patroia da, Done Petri eta Done Paulorekin batean. Santuaren eguna irailaren 16an da. Aldaerak: Saustitza eta Sebastane (Deun-ixendegi euzkotarra).

Sekunde (emakumezkoa)

  • Segunda (es), Seconde (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Segunda izenaren baliokidetzat ematen da.

Semena (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan maizkara aurkitzen dugu Semeno izenaren baliokide femeninoa den hau (ikus Seme gizon izenen zerrendan). XI-XII. mendeetan ageri da lehen aldiz (Semena Gardeliz). Aldaerak: Semera, Simena, Xemena.

Semendia (emakumezkoa)

  • Toloño (Araba) mendikateko tontorra, Lagran eta Pipaon artean.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper