1279 emaitza *:* bilaketarentzat [1141 - 1150]
Erdi Aroko izena. Lehen aldiz 1127an aurkitu dugu, Iruñeko katedraleko dokumentazioan (Semera Arzeiz). Ikus Semena.
Inocente (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Inocente izenarentzat ematen den baliokidea. Osagaiak sein ('haurra') eta -(n)e atzizki femenino berria direla dirudi.
Silvana (es), Sylvaine (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, gaztelaniazko Silvanoren euskal baliokide femeninotzat.
Silvia (es), Sylvie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean agertzen den izena. Ikus Silbia.
Silvia (es), Sylvie (fr)
Latineko silva ('baso' edo 'oihana') izen arruntetik Silvius / Silvia antroponimoa sortu zen. Erromako mitologian Rhea Silvia Romulo eta Remoren ama izan zen, hots, Erromaren fundatzaileena. Santuaren eguna azaroaren 3an da. Aldaera: Silbe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Gaubeako (Araba) haitzuloa, antzina Andre Mariaren ermita izana. Erribera herri hustuan dago.
Simona (es), Simone (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen da, gaztelaniazko Simón eta Simeón izenen baliokide femeninotzat. Jatorria hebreerako Shime'ôn-en du. Simon izeneko bi santu nagusi egon dira: Simon apostolua eta Simon 'estilita'. Bigarren hau Sirian bizi eta Sirian hil zen aszeta dugu. Goitizena zutabe -stylos grekoz- baten gainean 30 urte eman zituelako jarri zioten. Harriaren inguruan kristau munduko elizarik garrantzitsuenetakoa egon zen, XII. mendean musulmanen esku erori zen arte. Eliza haren hondakinak gizadiaren ondare izendatuak izan dira. Santuaren eguna otsailaren 1ean da.
Sofía (es), Sophie (fr)
Ekialdeko Europan asko erabili den grezierako Sophia 'jakintza' izenetik dator. II. mendeko Santa Sofiak bere alaba martiriei hiru bertute teologalen izenak jarri zizkien: Fedea, Itxaropena eta Karitatea. Santuaren eguna apirilaren 30ean da.
Ikus Zoihartze.
Socorro (es)
Urruña (Lapurdi) herriko Andre Mariaren kapera. Ikus Laguntza.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.