- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1279 emaitza *:* bilaketarentzat [1151 - 1160]

Soraluze (emakumezkoa)

  • Ikus Ezozia.

Sorauren (emakumezkoa)

  • Ezkabarteko (Nafarroa) herria eta Done Martieren elizan dagoen Andre Maria. Badaiteke irudi zuri eder hau 1333. urte inguruan Parisen egina izatea.

Sorkunde (emakumezkoa)

  • Concepción (es)

  • Egutegi Bizkaittarra (Arana, 1897) lanean ageri den izena. Andre Mariaren adbokazio hau VII. mendean hasi zen ospatzen Bizantzion, baina 1310 arte ez zen festatzat finkatu. 1854an Eliza Katolikoak Andre Maria sortzez bekatugabea zela jarri zuen dogmatzat. Santuaren eguna abenduaren 8an da. Aldaerak: Izorne, Izortza, Izortze, Kontzeziona, Orbange, Sorkunde eta Sorne (Deun-ixendegi euzkotarra).

Sorne (emakumezkoa)

  • Concepción (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Concepción izenarentzat ematen den baliokidea. Ikus Sorkunde.

Sorospen (emakumezkoa)

  • Socorro (es)

  • Ikus Laguntza.

Sostitza (emakumezkoa)

  • Ikus Saustitza eta Sebastiana.

Sua (emakumezkoa)

  • Euskal mitologian suak izaera bikoitza du: ona da, babesa ematen baitu, baina aldi berean arriskutsua izan daiteke. Etxeko sua etxeko 'jenioa' da eta mesedeak eskatzen zaizkio. Bereziki sakratuak dira Gabonetako eta Done Joanes eguneko suak.

Susane (emakumezkoa)

  • Susana (es), Suzanne (fr)

  • Ikus Susana.

Tala (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako eliza, Bermeon (Bizkaia). Izenak hura zegoen talaia dakar gogora. XIV. mendean berria eraiki zuten, Bizkaiko handiena orduan, baina gaur egun ez dago haren arrastorik. Irudia XIX. mendearen bukaeran egindako Ama Birjinaren elizan dago. Aldaera: Talaia.

Taresa (emakumezkoa)

  • Teresa (es), Thérèse (fr)

  • Erdi Aroan erabiltzen zen Teresa (ikus izen hau) emakume izenaren aldaera. Lehen aldiz 1094an aurkitu dugu, Iruñeko katedraleko dokumentazioan (Taresa). 1366an Tuteran eta Zangozan (Nafarroa) agertzen da. Aldaerak: Ataresa, Teresa, Terese (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Terexa (hipokoristikoa).

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper