1279 emaitza *:* bilaketarentzat [1161 - 1170]
Tecla (es), Thècle (fr)
Ikus Tekla.
Santa Luziako ermita, Zigoitian (Araba). Aurreko zelaian egiten zituen batzarrak Zigoitiako anaidiak, Done Martie egunean.
Teresa (es), Thérèse (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, gaztelaniazko Teresa izenaren baliokidetzat. Ikus Ataresa, Taresa, Teresa.
Subilla Morillas (Araba) herriko irteeran zegoen Andre Mariaren ermita, errepidea egitean bota zutena. Kuartangotik Erriberara igarotzeko ate edo igarobidea da Tetxa. Kontatzen dute Subillan bizi zen Andre zahar bat sekula ez zela Kuartango aldera joan. Behin sakanetik atera beharrean gertatu omen zen, eta harri eta zur gelditu omen zen, mundua zein zabala zen ikusita.
Tirsa (es)
Tirsa (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Tirsoren baliokide femenino-tzat ematen da.
Mendia, mendilerroa eta Andre Mariaren antzinako monasterioa. Erromatarren garaiko hilobi batean Tulonio teonimoa agertzen da. Denbora haietan mendiak, ibaiak eta zuhaitzak jainkotzat hartzen ziren eta horregatik pentsatzen da aipatutako teonimoa egungo Toloño mendia zela. Ama Birjinaren santutegia aurreko toki sakratua kristautzeko asmoz eraikiko zen bertan. Izenak, gainera, mendikate osoa adierazten du, Conchas de Harotik Nafarroaraino, Kripanen (Araba) oraindik egiazta daitekeen bezala. Zoritzarrez, XIX. mendeko geografoek Logroño ondoko muino baten izena den Cantabria erabili zuten mendikate hau adierazteko, oker, bistan denez.
Tomasa (es)
Arameoko thoma 'bikia' hitzetik datorkigu, grekoko Thomâs eta latineko Thomas bitarteko direla. Arkitekto, arotz eta harginena ez ezik epaileen zaindaria ere bada, santuak Kristoren zauriak ukitu arte ez baitzuen hura berpiztua zela sinetsi. Aldaera: Tome (Deun-ixendegi euzkotarra).
Tomasa (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Tomasi.
Lagran (Araba) herriko Andre Mariaren ermita, egun eroria. Buiumendia izeneko lekuan zegoen, herriaren eta San Kirikoren ermitaren artean.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.