- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1279 emaitza *:* bilaketarentzat [1171 - 1180]

Tosea (emakumezkoa)

  • Eraulgo (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Irudia XVIII. mendean eraman zuten ermitatik herriko elizara, harenganako debozioa indartu eta kultua errazteko.

Tota (emakumezkoa)

  • Izen usua Erdi Aroan. 842an Antso Gartzeitz erregearen emaztea honela deitzen zen. 1111n Leiren agertzen da ('Tota, filia de dona Auriola') eta 1254an Iruñeko Nabarreria burguan. XIV. mendean maizxko aurkitzen dugu Nafarroan. Aldaera: Dota. Honen Totakoxe hipokoristikoa, Totica itzultzen dena, 1596ko Refranes y Sentencias-en ageri da.

Totakoxe (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

Trinitate (emakumezkoa)

  • Trinidad (es)

  • Latineko Trinitatem 'hiruren bilera' hitzetik. Hirutasuna kristau erlijioaren dogmarik garrantzitsuenetakoa da, Jainkoa bakarra izanik ere hiru direlako (Aita, Semea eta Espiritu Santua). Dogma hau Nizeako kontzilioan finkatu zen, 325. urtean. Hirua sarri agertzen da kristau ikonografian eta ohikoa da elizek hiru abside izatea. Santuaren eguna Mendekoste ondorengo igandean ospatzen da. Aldaerak: Irune (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Hirune.

Txabarri (emakumezkoa)

  • Galdames (Bizkaia) herriko auzoa eta Andre Mariaren ermita. Jaia abuztuaren 15ean da.

Txopeitza (emakumezkoa)

  • XVI. mendean Getarian (Gipuzkoa) azaltzen den izena (Chopeiza).

Txori (emakumezkoa)

  • Garesko (Nafarroa) Andre Mariaren adbokazioa eta izen arrunta. Txori batek garbitzen eta txukuntzen omen zuen herriko zubi ezagunean zegoen Ama Birjinaren irudia, eta hortik Txoriaren Andre Maria izena. Ikus Pui.

Uba (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Altzan (Gipuzkoa). Ama Birjinaren laguntza hagitz eraginkorra omen da begietako eta buruko minak sendatzeko, bai eta ongi lo egiteko ere. Hau dela-eta Lo oneko Ama Birjina deitzen zaio. Hua izenaz ere ezagutzen da.

Ubaga (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Ezkarain (Errioxa). Irudia herriko elizan dago.

Ubarriaran (emakumezkoa)

  • Otobarren (Araba) kontzejuko ermita. Ikus Ugazi.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper