1278 emaitza *:* bilaketarentzat [321 - 330]
Resurrección (es)
Sabino Aranak 1896ko santu izendegirako sortutako izena (Jorralla. Jaunaren Berbizkundiari ozpatuba), gero izen moduan erabili izan dena. Ikus Pizkunde.
Resurrección (es)
Ikus Bizkunde.
Erdi Aroan Europan ohikoa zen izena. Horrela deitu zen Antso VI.a Gartzeiz edo Antso Jakitunaren alabetako bat.
Bernardita (es), Bernadette (fr)
Bernardaren txikigarria den Bernadette izen frantsesaren euskal moldaketa. Izena Lordako (Bigorra) harpe batean Andre Maria agertu zitzaion Bernadette Soubirous-i esker da ezaguna. Santuaren eguna otsailaren 18an da.
Bernardina (es), Bernardine (fr)
Verónica (es), Véronique (fr)
Izen eta tradizio asko biltzen dira Beronikan, besteak beste jatorri mazedoniarreko Berenice ('garaipena daramana') izena eta latineko vera iconica ('benetako irudia'), Jesusen aurpegia marraztua gelditu zen oihala. Tradizioak batu ditu Jesusen aurpegia garbitu zuen emakumea eta oihala bera. Santuaren eguna abuztuaren 29an da. Aldaera: Beronike (Deun-ixendegi euzkotarra).
Verónica (es), Véronique (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Beronika.
Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Irudia XVII. mendekoa da.
Ekorako (Araba) Andre Mariaren ermita. Kondairak dioenez, artzain bati agertu omen zitzaion. Ama Birjina ume, gazte eta soroen babeslea da. Maiatzaren 12an igotzen da irudia parrokiaraino eta abuztuan jaisten. Ikus Ekora.
Perpetua (es), Perpétua (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Ikerne edo Aintzane) analogiaz sortutako izena, beti aditzondoa oinarritzat harturik. Santuaren eguna martxoaren 7an da. Ikus Perpetua.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.