- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1278 emaitza *:* bilaketarentzat [351 - 360]

Blaskita (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena, ohikoa Nafarroako errege-erreginen ahaideen artean. Gartzia Enekoitz erregearen iloba bat Blaskita deitzen zen. 1065ean Blaskita, Gaila eta Gartzia Aznaretzen alaba, aurkitzen dugu Gipuzkoan. Aldaerak: Belaskita eta Beraskita.

Bureskunde (emakumezkoa)

  • Coronación (es)

  • Gaztelaniazko Coronación izenaren kidea XX. mendearen hastapenena erabilia: Andra Mariaren Bureskundea (koronazioa).

Burgondo (emakumezkoa)

  • Otxate herrixka Imiruriren ondoan, Trebiñun zegoen. Handik gertu Burgondo izeneko Andre Mariaren ermita dago. Egungo ermita eta irudia XVII. mendekoak dira, zaharragoko beste batzuen ordezkoak. Jaia abuztuaren 15ean egiten da.

Burne (emakumezkoa)

  • Bruna (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Brunoren ordain femeninotzat proposaturiko izena.

Burtzeña (emakumezkoa)

  • Barakaldoko (Bizkaia) auzoa eta Andre Mariaren adbokazioa. Eliza antzinako monasterio baten azken hondakina da. Menan ere bada izen bereko herrixka.

Buruñondo (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Bergaran (Gipuzkoa). Irudi berezia da Ama Birjinarena, Gipuzkoan ireki daitekeen bakarra baita. Sabela irekitzean haurra ikus daiteke lehenik eta honen atzean Jainkoa, eskuetan Kristo eta gurutzea dituela. Kofradeen egunean erromeria handia egiten zen, eta zopa eta esnea banatzen. Inoiz erabili den Buiñondo idazkera ez da zuzena.

Buxanda (emakumezkoa)

  • Kanpezu (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Herria ezaguna da bertan San Fausto Nekazariaren gorputz usteldugabea dagoelako.

Danele (emakumezkoa)

  • Daniela (es), Danièle (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Daniela.

Daniela (emakumezkoa)

  • Daniela (es), Danièle (fr)

  • Hebreerako izena (dan 'epaitu' eta el 'jainkoa'), 'Jainkoa da ene epailea' esanahia duena. Itun Zaharreko profeta handienetakoa izan zen hau; bere bizitza Danielen Liburuan azaltzen zaigu eta Jainkoaren justiziaren irudia da. Aldaera: Danele (Deun-ixendegi euzkotarra).

Dare (emakumezkoa)

  • Daría (es), Darie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Daria.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper