1278 emaitza *:* bilaketarentzat [361 - 370]
Gipuzkoako ibaia, herria eta Andre Mariaren eliza. Azken honek sarrera erromaniko ederra du eta barruko kalostra gotiko ikusgarria. Izen zelta da Deba ('jainkosa' bide da jatorriz), eta Iberiar penintsulako, Ingalaterrako eta Frantziako hidronimian ere agertzen da, antzinako europarrentzat ibaiak jainko-jainkosatzat hartuak baitziren.
Amurrio (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren adbokazioa, Nerbioi ibaiko ur-jauzitik gertu daudenak. Eliza ondoan egiten ziren Arrastariako batzarrak -Amurriok irentsitako udalerria zen- eta bertan zin egiten zuen Aiarako jaunak.
Bermeoko (Bizkaia) auzoa eta Andre Mariaren ermita. Udalez Bermeo bada ere, elizaz Mundakako egiten da. Jaia abenduaren 2an da.
Anunciación (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen da, gaztelaniazko Anunciación izenaren baliokidetzat. Ikus Anuntxi eta Iragartze.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Todos los Santos izenarentzat proposaturiko baliokidea. Deun neologismoaz, oro zenbatzaileaz eta emakumezkoen -ne amaiera berriaz dago osatuta. Sabin Aranak asmaturiko deun hitzaren oinarrian mendebaldean erabiltzen den deunge 'gaiztoa' dago. Ikus Sandora.
Digna (es)
Buenaventura (es)
Deogracias (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen da gaztelaniazko Deograciasen baliokide femeninotzat. Jainkoa aipatzen zuten izenak (Deo 'Jainkoari' eta gratias 'eskerrak') erabiltzea usaiakoa zen lehen kristauen artean.
Erdi Aroko izena. 1344an Lizarran (Nafarroa) ageri da (dona Dolça). Izena Iberiar penintsulan egin zen ezagun Dolça Probentzakoarengatik; XI. mendean Bartzelonako kondesa izan zen.
Dominga (es), Dominique (fr)
Erdi Aroko eta XVI-XVII. mendeetako agirietan franko azaltzen den euskal izena, latineko Dominica 'Jainkoarena' kristau izenetik datorrena. 1555ean Domeca Ortuzar ageri da Arrasaten (Gipuzkoa), eta 1573-1574 urteetan Domeca de yrurre, Domequa de ariçaleta eta Domeca de tirapu aurkitzen ditugu Ziraukin (Nafarroa). Aldaerak: Domenga, Domenja, Domekoitza eta Domikutza.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.