1279 emaitza *:* bilaketarentzat [421 - 430]
Debako (Gipuzkoa) Itziar auzoan izan zen Andre Mariaren ermita. Gaur egun irudia aipatu auzoko santutegian dago.
Azpeitiko (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita, egun santa Luzia izenaz ezagutzen dena. 1802an, ordea, Elosiagako Ama Birjina esaten zitzaion.
Zegamako (Gipuzkoa) San Adriango tunel ezagunean zegoen Elurretako Andre Maria, bidaiariei babesa ematen ziena.
Aralarko saroia.
Manuela (es), Emmanuelle (fr)
Hebreerako Immanu'el 'Jainkoa gurekin' izena Emmanuel bihurtu zen grekoz eta latinez. Izena Isaias 7,14an ageri da: 'Hona, andre gaztea haurdun dago eta semea izango du, eta Emmanuel, hau da, 'Jauna gurekin', jarriko dio izen'. Gaztelaniaz hasierako e- galdu egin zen eta Manuel sortu. Santuaren eguna urtarrilaren 1ean da. Aldaerak: Imanole (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Mañoli.
Emilia (es), Émilie (fr)
Emilia izenaren aldaera. W. von Humboldtek erromantze zahar batean bildu zuen, non mairuei saldutako andre baten erosta azaltzen baita. Kantu ezaguna izan behar zuen, Oihenartek ere jasotzen baitu. Honela dio:
Andre Emili, andre gora,
orai ez arto-jorra,
ogirik horra hain guti:
zoaz Mairu herrin gora.
saldu nintzen dirutan
asko sari dirutan...
Emiliana (es), Emilienne (fr)
Aemiliusen Aemilianus 'aemiliatarra' latineko jentiliziotik dator; Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Santa Emiliana erromatar gaztea ahizpa Tarsillarekin aitaren etxean bizi zen, monasterio batean bezala. Diotenez, ahizpa agertu eta zerura joango zela esan zion; Emiliana une hartan berean hil zen. Santuaren eguna urtarrilaren 5ean da. Aldaera: Emillene. Ikus Emilia.
Emilia (es), Emilie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Emilioren baliokide femeninotzat ematen den izena. Ikus Emilia.
Emiliana (es), Emilienne (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Emiliano, Millánentzat ematen den euskal baliokide femeninoa. Ikus Emiliana.
Udaberrian Afrikatik gurera etortzen den txoria olertiari eta literaturari esker udaberriaren adierazle bihurtu dena. Kristauen artean zabalkunde handia hartu zuen enarek kendu omen zizkiotelako Jesu Kristori azala zulatzen zizkioten arantzak. Aldaerak: Elaia eta Ainara.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.