- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1278 emaitza *:* bilaketarentzat [481 - 490]

Eukene (emakumezkoa)

  • Eugenia (es), Eugénie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eugeniaren baliokidetzat ematen den izena. Ikus Eugenia.

Eulale (emakumezkoa)

  • Eulalia (es), Eulalie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eulalia izenarentzat proposaturiko baliokidea. Ikus Olaia.

Eulari (emakumezkoa)

  • Eulalia (es), Eulalie (fr)

  • Ikus Olaia.

Eunate (emakumezkoa)

  • Muruzabal (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita. Nafarroako ermitarik ezagunen eta ederrenetakoa da Eunatekoa. Nabarmentzekoa da bere egitura, karratua izan beharrean elizpeak itxitako oktogonoa baita. Donejakue bidean dagoenez gero, antzina erromesen ospitalea egon zen ondoko komentuan. Kondairak dioenez, Tenpleko Zaldunek sortu zuten monasterioa eta horregatik du horrelako planta, egitura biribilak, edo oktogonalak bestela, Jainkoa irudikatzen baitu. Izenaren jatorria dela-eta, Jimeno Juriok elizpeari erreferentzia egiten dion ehun ate azalpena baztertu beharrekoa dela frogatu du.

Eustake (emakumezkoa)

  • Eustaquia (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eustaquioren baliokide femeninotzat ematen den izena. Ikus Eustakia.

Eustakia (emakumezkoa)

  • Eustaquia (es)

  • Latineko Eustaquius izenetik, eta hau grezierako Eustachiosetik, zein éustachys 'emankorra' adjektibotik baitator. Kristautasunaren hasieran hagitz arrunta izan zen esanahi mistikoa zuten izenak erabiltzea. Santuaren eguna otsailaren 13an da (dohatsua). Aldaera: Eustake (Deun-ixendegi euzkotarra).

Eustase (emakumezkoa)

  • Eustasia (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eustasioren baliokide femeninotzat ematen den izena. Ikus Eustasi.

Eustasi (emakumezkoa)

  • Grezierako Eustasia izenetik. Aldaera: Eustase.

Eustasia (emakumezkoa)

  • Eustasia (es)

Eza (emakumezkoa)

  • Aritzalako (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Bertan monasterio bikoitza -lekaimeena bata, lekaideena bestea- eta herrixka egon ziren. Lehen aipuak XI. mendekoak dira, Gartzia Naiarakoa nafar erregeak monjeei eman zienekoak. XX. mendearen erdialdean hustu zen. 1164an Andere Landerra zeritzan emakume bat bizi zen bertan. Izenaren etorkiari dagokionez, azpimarratu beharra dago erdarazko Yesa (Nafarroa) herri izenaren euskarazko bete-beteko baliokidea irudi duela.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper