- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1279 emaitza *:* bilaketarentzat [561 - 570]

Gongotzone (emakumezkoa)

  • Arcángela (es)

Gopegi (emakumezkoa)

  • Zigoitia (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntzak aztarna erromanikoak ditu eta hormetan margolanak. Jaia abuztuaren 15ean da.

Gorane (emakumezkoa)

  • Exaltación (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Exaltación (de la Santa Cruz)-en euskal ordaintzat ematen da. Santuaren eguna irailaren 14an da. Aldaera: Goratze.

Goratze (emakumezkoa)

  • Exaltación (es)

  • Ikus Gorane.

Gordoa (emakumezkoa)

  • Asparreneko (Araba) herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean ospatzen da. K. Mitxelenaren ustez gaztelaniazko Córdoba izenaren euskal eboluzioaren emaitza dugu Gordoa.

Gorostitza (emakumezkoa)

  • Nabarniz (Bizkaia) herriko elizan gordetzen den Andre Mariaren irudia. Izena gorosti baten gainean agertzetik omen datorkio. Gorostitza toponimo arrunta da.

Gorozika (emakumezkoa)

  • Muxika (Bizkaia) herriko auzoa eta Andre Mariaren eliza. Bigarren hau 1526an eraiki zuten, auzoko bizilagunek lehenago Etxanora joan behar izaten baitzuten.

Gorria (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan eta geroago ere maizkara agertzen den izengoitia. Esanahia gardena da, kolorea baita. Gogoan izan behar dugu historian zehar, Europa osoan, ohikoa izan dela jendea izendatzeko adjektiboak erabiltzea.

Gorritiz (emakumezkoa)

  • Lumoko (Bizkaia) Gorritiz dorretxean, behinola, Andre Mariaren irudi bat egon zen. Kondairak dioenez, Ama Birjina ardien bila zihoan neskatilari agertu zitzaion, eta tokiaren gainean ermita egiteko agindu. Beste batzuetan bezala, herrikoak beste leku batean eraikitzen saiatu omen ziren, baina alfer-alferrik. Gaur egun harri bat besterik ez da gelditzen ermitatik. Irudia Done Kristobalen elizan dago orain.

Gorritza (emakumezkoa)

  • Argiñaritz (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita. Mendi baten gailurrean zegoen antzinako herrixka baten hondakina da; gaztelua ere izan zen bertan. Eliza erromanikoa da; Ama Birjinaren irudia Artazun dago gorderik.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper