1279 emaitza *:* bilaketarentzat [571 - 580]
Jatorri bisigotikoko izena, usuenik Andreren aldakan agertzen zaiguna. Ikus Andregoto.
Ángeles (es), Angèle (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Ángelaren euskal baliokidetzat ematen den izena.
Honek euskarazko gozo adjektiboan du iturri. Europako tradizioan ardurakoa izan da honelakoak antroponimotzat erabiltzea, bereziki emakumeak izendatzeko.
Gracia (es), Grace (fr)
Ikus Garazi eta Grazia.
Graciana (es), Gracianne (fr)
Latineko Gratiana izenetik sortua, eta hau Gratia-tik (ikus Grazia). Aldaerak: Geraxane, Gexina eta Gartzene (Deun-ixendegi euzkotarra).
Graciosa (es), Grace (fr)
Latineko gratiosa 'eragin handikoa, amoltsua, adeitsua' adjektibotik. Aldaera hipokoristikoak: Gaxux, Gaxuxa eta Gaxi.
Gregoria (es)
Grezierako Gregorios ('iratzarria', 'ernea', 'gogotsua') izenetik dator, latineko Gregorius bitarteko dela. Izen hau izan duten santu eta aita santu asko daude, baina ezagunena Tourskoa da. Hau 'Frantziako historiaren aita' deitu izan da, bere idazkiengatik. Aldaera: Gergore (Deun-ixendegi euzkotarra).
Marciala (es)
Azken urteotan sortu da, Edurne, Jone, Josuneren tankerako izenen analogiaz, gaztelaniazko Marcialaren baliokidetzat. Oinarrian guda 'gerra' dago, historikoa gudu 'borroka' bada ere; bukaera -ne atzizki femenino berria da.
Piedad (es)
Ikus Errukia.
Zuhaitz edo zuhaixka hau (Arbutus unedo) artadietan hazten da. Urtean bi aldiz popote gorri ikusgarriak ematen ditu, jan daitezkeenak.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.