1278 emaitza *:* bilaketarentzat [581 - 590]
Azken urteotan sortu da, Edurne eta Josuneren moduko izenen analogiaz. Oinarria gura 'nahia'ren gure aldaera da. Ikus Gure.
Adoración (es), Rosario (es)
Ikus Agurtzane.
Idiazabal (Gipuzkoa) herriko ermita. Emakume ezkonberriek arropa oparitzen zioten eta ama erdi berriek haurrak gomendatzen. Irudia errekara eraman eta bustitzen bada berehala hasten omen du euria. Jaia abuztuaren 15ean da.
Cruz (es)
Ikus Gurutze.
Pilareren baliokide onomastikoa eta izen arrunta. Ikus Pilare.
Erromatarren garaiko (I-III m.) Akitaniako idazkunetako izen batzuetan (Hahanni, Hahanten, Hahantenn) agertzen den oinarria.
Hitz arrunta, Itun Berriko Petrus-en baliokide onomastikoa. Aldaerak: Harkaitza eta mendebaldeko hizkeretako eta erronkarierazko Atxa.
Euskal mitologian haizeak bizidunak dira. Ipar-mendebaldeko haizearen alabak Ipar eta Hegoaldeko haizeen emazteak dira. Aldaera: Haizene.
Honen osagaiak haize izen arrunta eta eder adjektiboa dira.
Edurneren modukoen analogiaz azken urteotan sortutako izena. Oinarria haize da. Ikus Haizea.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.