- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1278 emaitza *:* bilaketarentzat [651 - 660]

Intza (emakumezkoa)

  • Araizko (Nafarroa) herria eta bertako Done Jakueren elizan dagoen Andre Mariaren adbokazioa. Egungo eraikuntza berria da, antzinakoa lurrikara batek hondatu baitzuen, 1715. urtean. Santuaren eguna irailaren 8an da.

Inuntze (emakumezkoa)

  • Arratia, Orozko eta Txorierriko (Bizkaia) hitza. Ikus Ihintza eta Iruntze.

Ira (emakumezkoa)

  • Euskal Herrian ugaria den landarea dugu ira edo iratzea. Fitonimoak antroponimotzat erabiltzeko usadioa XX. mendearen hastapenean berpiztu zen. Aldaerak: Garoa, Iradi, Iratsa eta Iratze.

Iradi (emakumezkoa)

  • Ikus Ira.

Iragarne (emakumezkoa)

  • Anunciación (es)

  • Ikus Anuntxi, Deñe eta Iragartze.

Iragartze (emakumezkoa)

  • Anunciación (es)

  • Iragarne edo Iragartze egunean San Gabriel goiaingeruak Andre Mariari haurdun geratuko zela, semea izango zuela eta Jesus izena jarriko ziola adierazi zion (Lukas I, 26-38). Jaia martxoaren 25ean da. Aldaerak: Anuntxi, Deñe (Deun-ixendegi euzkotarra), Igarne , Iragarne eta Iragarte.

Iraide (emakumezkoa)

  • Iraida (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Iraida izenarentzat proposatzen den euskal baliokidea. Jatorria grezierako Herais-en du, zein ezkontza, udaberri eta emazteen zaindaria zen Hera jainkosaren izenetik atera baitzen. Santuaren eguna irailaren 22an da.

Irakusne (emakumezkoa)

  • Epifanía (es), Épiphanie (fr)

Irangote (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Irangote herri hustuko eliza zena (Ezporogi, Nafarroa). Herrixka hau Bizkaia deitu alderdi menditsuan zegoen, Oibar haranean. Irudia XII. mendekoa da.

Irantzu (emakumezkoa)

  • Abartzuzan (Nafarroa) 1176an sorturikako Andre Mariaren monasterioa. Beste asko bezala Nafarroako lur, etxe eta herri frankoren jabea izan zen. Eraikuntza Zisterren erromanikoaren eredu ederra da, mende batez hutsik eta utzirik egon bazen ere.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper