- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1279 emaitza *:* bilaketarentzat [701 - 710]

Jasone (emakumezkoa)

  • Asunción (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Asunción (de Nuestra Señora) izenaren baliokidetako ematen den forma. Jasokunde egunean, abuztuaren 15ean, Andre Mariaren zeruratzea ospatzen da. Jaia V. mendean sortu zen Palestinan. Aldaera: Asuntzi.

Jata (emakumezkoa)

  • Bakio, Mungia eta Jataberen arteko mendia (Bizkaia). Azken herriaren izena Jata-ren azpialdean egoteari zor zaio. Gogoratu beharra da euskaldunek Yata esaten dutela.

Jenobeba (emakumezkoa)

  • Jatorri zelta duen latineko Genovefa izenetik dator, frantsesezko Geneviève bitarteko dela, Jenobeba santua Parisen bizi izan baitzen, V. mendean. Santuaren eguna urtarrilaren 3an da. Aldaera: Jenofa.

Jenofa (emakumezkoa)

  • Ikus Jenobeba.

Joakina (emakumezkoa)

  • Joaquina (es)

  • Hebreerako Yohaquim izenetik dator (lehen osagaia Yah da, Yahweb 'Jainkoa'-ren laburdura). San Joakim Andre Mariaren aita izan zen Ebangelio apokrifoen arabera. Santuaren eguna maiatzaren 22an da. Aldaera: Jokiñe (Deun-ixendegi euzkotarra).

Joanitza (emakumezkoa)

  • Juana (es), Jeanne (fr)

  • Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean. Ikus Joana eta Joanitz.

Jokiñe (emakumezkoa)

  • Joaquina (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Joaquín-en baliokide femeninotzat ematen den izena. Ikus Joakina.

Jone (emakumezkoa)

  • Juana (es), Jeanne (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Juana izenarentzat ematen den euskal baliokidea da hau. Ikus Joana.

Jonebatiste (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean azaltzen diren Jone eta Batiste izenak lotuaz sortua da. Ikus Jone eta Uguzne.

Jordana (emakumezkoa)

  • XVI. mende arte gutxienez iraun zuen izena, maiztasun handi samarrekoa. Horrela deitzen zen Filipinen konkistatzaile izandako Migel Lopez Legazpikoren amama, baita Peñafloridako kondearen lehenengo emaztea ere (XVIII. m.). Del Valle Lertsundik dioenez, Jordan ibai entzutetsutik ekarritako urez bataiatutakoei jartzen zitzaien izen hau. Aldaerak: Jurdana, Mariajurdana y Xurdana.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper