1278 emaitza *:* bilaketarentzat [711 - 720]
Sabino Aranak Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean urratutako bidetik sortua da, eta ezin ukatu arrakasta handia izan duela.
Josefa (es), Josèphine (fr)
Ohiko izena Euskal Herrian. Lesakan (Nafarroa), esaterako, ezkontzeko dauden neskei honela kantatzen zaie: 'Josepa andrea eramain duenak / diruak behar lituzke / Diruak ere baditugu eta / hortaz hautatzen gaituzte'. Ikus Josebe.
Jesusa (es)
Gaztelaniazko Jesús-en baliokide femeninotzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den izena.
Jugu (Araba) herriko Andre Mariaren ermita. Izena ondoko haitz-etik (mendebaldeko euskarazko atx-etik) eta Jugu toponimotik datorkio, hau da, 'Jugu (herri)ko atxa' dugu hemen. Andre Mariaren irudia XIII. mendekoa da. Santuaren eguna iraileko bigarren igandean ospatzen da.
Julia (es), Julia (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Julia izenarentzat proposatzen den baliokidea. Ikus Julia.
Juliana (es), Julienne (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Juliana izenarentzat proposatzen den baliokidea. Ikus Juliana.
Erdi Aroko euskal izena. Iruñean, esaterako, XII. mendean June Juneiz zeritzan anderea agertzen da. XX. mendean Irungo (Gipuzkoa) Juncal Andre Mariaren baliokidetako erabili izan da.
Ikus Jordana, Mariajurdana eta Xurdana.
Justa (es)
Ikus Justa.
Justina (es), Justine (fr)
Ikus Justina.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.