1278 emaitza *:* bilaketarentzat [851 - 860]
Nafarroako Argiñaritzen (Lucretius Proculus Loxae) eta Xabierren (Aemilia Paterna Losae) aurkitutako idazkunetan ageri den izena.
Leocadia (es), Léocadie (fr)
Erdi Aroan ageri den Leokadia izenaren aldaera. 1053an dokumentazen da Valpuestan: 'Ego Lucadie et filio meo Nunu'. Ikus Leokadia.
Lucía (es), Lucie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Lucía izenarentzat ematen den baliokidea. Ikus Luzia eta Luki .
Luciana (es), Lucienne (fr)
Ikus Luziana.
Lurra, izaki eta gizaki ororen bizilekua, Ilargiaren eta Eguzkiaren ama da. Europa osoan hartu izan da jainkotzat, bizi iturria baita. Gure arteko Mari, esaterako, Lurraren irudikatzea dateke, Erromako Terra eta Greziako Gea edo Gaia bezala. Berarekiko lotura hartzuloen alderako jaieran ikusten da. Aldaerak: Lurra eta Amalur .
Bigorreko hiri ezaguna, frantsesez Lourdes deitua eta gaskoiz Lorda. Hemen, 1858. urtean, Andre Maria agertu omen zitzaion Bernadette Soubirous izeneko neskatilari eta horrezkeroztik erromes toki garrantzitsuenetakoa bihurtu da Europan. Jaia otsailaren 11n ospatzen da. Baliokideak: Lourdes (es eta fr) eta Lorda (Bearn).
Ikus Lur.
Lucía (es), Lucie (fr)
Ikus Luzia.
Luciana (es), Lucienne (fr)
Latineko Lucius izenaren Lucianus gentiliziotik dator. III. mendeko Antiokiako Luziano Biblia hebreeratik grekora itzuli zuen lehena izan zen. Aldaera: Lukene (Deun-ixendegi euzkotarra).
Magdalena (es), Madeleine (fr)
Grezierako Magdalené ('Palestinako Magdala hirikoa', 'magdalatarra') izenetik dator, latineko Magdalena bitarteko dela. Jesusen jarraitzaile hau gurutzearen oinetan egon zen hura hil zutenean, eta berpizturik ikusi zuen lehenengoa izan zen. Kondaira baten arabera Frantziako Vezelay herrira joan zen eta bertan hil. Santuaren eguna urriaren 20an da. Aldaerak: Madalen, Magdalena, Maialen eta Matxalen.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.