1279 emaitza *:* bilaketarentzat [881 - 890]
Ikus Marina.
Aperregi ondoko Andre Mariaren ermita, Zuia ibarrean (Araba). 1138an Maria Lopiz-ek Naiarako (Errioxa) monasterioari eman zion. XIX. mendearen erdialdean desagertu zen.
Marina (es), Marina (fr)
Erdi Aroko izena. Lehen aldiz Leireko dokumentazioan ageri da, 1064. urtean (Mancia Fortunionis). Maintzia (Maincia Iacueiz, Imotz, N, XIII. m.) eta Mentzia (domna Mencia, Leire, 1064) aldaerak ere azaltzen dira.
Trebiñuko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da.
Euskal Mitologiako izakirik garrantzitsuena, gainerako guztien nagusia baita. Itxura eta ezizen asko ditu, baina hedatuena emakume ederrarena da. Guztiz ahaltsua da lur barruan bizi den hau eta irteteko haitzuloak erabiltzen ditu (Aketegi Aizkorrin, Mariurrika Anboton, Supelegor Gorbeian, Otsibarre Gameren, etab.). Ekaitzak sortzen ditu, baina berarengan sinesten dutenekin bihotz onekoa da eta, besteak beste, harritik babesten ditu. Gezurra, harrokeria, ebasgoa eta hitza ez betetzea zigortzen ditu. Mari Europako kristautasunaren aurreko sinesmenen aztarna dugu, Pirinioetako Dama Zuriaren ahaidea. Bizkaiko laugarren jaunarekin bizi izan omen zen eta bi seme-alaba eduki omen zituen. Bestalde, usaiakoa izan da euskaldunon artean Mariaren aldaera laburtua den Mari beste pertsona izen batzuk sortzeko erabiltzea, oinarritzat gehienetan gizon izena edo toki izena hartzen zelarik.
Maria eta Batista izenak dira honen osagaiak. Iturenen (Nafarroa) kausitu dugu lehen aldiz, 1718an (Maria Baptista).
Honen osagaiak Maria eta Baztan nafar ibarraren izena dira. Sunbillan (Nafarroa) aurkitu dugu, 1553an (Maria baztan).
Maria eta Adam gizon izena dira honen osagaiak. Ondarroan (Bizkaia) ageri da, 1495ean (Maria Adan de Careaga).
Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr)
Honen osagaiak Maria eta Estebania izenak dira. Sunbillan (Nafarroa) aurkitu dugu, 1621ean (Maria estebania de bustiola). Ikus Mariesteban.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.