- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1279 emaitza *:* bilaketarentzat [921 - 930]

Marigartzia (emakumezkoa)

  • Behin baino gehiagotan aurkitzen dugu Marigartzia izena (Mari eta Gartzia) oikonimoen oinarrian, Aranon (Nafarroa) adibidez (Marigarzia, 1726-1727).

Marigorri (emakumezkoa)

  • Ilargiaren ezizenetako bat. Ikus Ilazki.

Marigozo (emakumezkoa)

  • Honen osagaiak Mari izena eta gozo, goxo adjektiboa dira. Pasaian (Gipuzkoa) Maria goxo ageri da 1591n eta Marigozo 1679an.

Marijoan (emakumezkoa)

  • Mari eta Joan gizon izena dira honen osagaiak. Maiz aurkitzen dugu; adibidez, Markinan (Bizkaia) Mari Juan de la Calle ageri da 1500. urtean, eta Ondarroan Mari Juan de Puerto, Mari Juan d'Elancho hamalau urte beranduago. Aldaerak: Marijoanexko, Marijoango, Marijoanto eta Marijoantxi.

Marijoanexko (emakumezkoa)

  • Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Lehenengoz Bilbon aurkitu dugu, 1464an: 'Mary Xoanexco, amiga de Ochoa de Larrynaga'.

Marijoango (emakumezkoa)

  • Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Lehen aldiz Orion (Gipuzkoa) dokumentatzen da, 1580an: Mari joango de çumeeta.

Marijoanto (emakumezkoa)

  • Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Aurreneko aldiz Legasan ageri da (Nafarroa), 1530ean: Maria Juanto de Bertiz.

Marijoantxi (emakumezkoa)

  • Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Lehenengoz Ondarroan aurkitu dugu, 1490ean: 'Mari Juanchi, fija de Juan Furtado'.

Marikatxalin (emakumezkoa)

  • Honen osagaiak Mari eta Katalin-en Katxalin hipokoristikoa dira. Iturenen (Nafarroa) ageri da 1565ean, etxe izentzat (mari cachalin). Ikus Katalin.

Marimaite (emakumezkoa)

  • María Amada (es)

  • Mari eta Maiteren bat egitetik sortu den izena. Pasaian (Gipuzkoa) 1720an Maria Maite ageri da; Luzaiden (Nafarroa) bada Marimaitenea deritzan etxea.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper