1278 emaitza *:* bilaketarentzat [961 - 970]
Erdi Aroko izena. Oñatin (Gipuzkoa) agertzen da, 1531n. Ikus Mantzia.
Trebiñuko (Araba) herria eta balio handiko Andre Mariaren eliza. Bertan bada Pizkunde garaian margotutako erretaula. Jaia abuztuaren 15ean da.
Mercedes (es)
Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Eskarne.
Donemillaga udalerriko herria (Araba) eta Andre Mariaren eliza. Herria Bordeletik Astorgara zihoan erromatar galtzadaren ondoan zegoen; inguruetako hondakin erromatarrak dira aspaldi izan zuen garrantziaren lekuko. Erdi Aroan ospitalea egon zen bertan. Jaia abuztuaren 15ean da. Inguruan bada Birjinestrada ('Birjinaren estrata') izeneko aurkintza.
Micaela (es), Michèlle (fr)
Ikus Mikela.
Micaela (es), Michèlle (fr)
Hebreerako Mikha'el ('nor Jainkoa bezala?') izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea ere bai. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI. mendean Gargano (Italia) mendian azaldu zenetik zabaldu zen beraren alderako jaiera edo debozioa Europan. Euskal Herrian ere mendi batean agertu zen, Aralarren, eta Teodosio herensugeagandik salbatu zuen. Izen hau aurreneko aldiz Bidaurretan (Nafarroa) aurkitu dugu, 1518. urtean (Miquela). Aldaerak: Mariamikele, Mikaela, Mikele (Deun-ixendegi euzkotarra), Mikeleitza eta Mikelitza.
Micaela (es), Michèlle (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Miguel-en baliokide femeninotzat ematen da, eta azken urteotan horrelaxe erabili da, baina XVII. mende arte gutxienez gizon izena zen. Lehen aldiz XIII. mendean aurkitu dugu, Iruñerrian (Miquele Iturriquo). Ikus Mikela.
Mikelitzaren aldaera da hau. Oñatin (Gipuzkoa) agertzen da lehen aldiz, 1489an (Miqueleiza).
Honen osagaiak Mikel(e) gizon izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -aa bukaera dira. 1581. urtean Miqueliza de Zañartu dokumentatzen da Oñatin (Gipuzkoa). Aldaera: Mikeleitza. Ikus Mikela.
Erdi Aroan maizxko aurkitzen dugun izena. 1285ean Milia de Beunça azaltzen da Iruñean. Aldaerak: Emilia, Emili eta Emille (Deun-ixendegi euzkotarra). Garibaik XVI. mendean bildutako eresian ageri da:
Lasturrera behar dozu, Milia
aita jaunak eresten dau elia
ama andreak apaiketan hobia
hara behar dozu, Milia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.