- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1279 emaitza *:* bilaketarentzat [971 - 980]

Milia (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan maizxko aurkitzen dugun izena. 1285ean Milia de Beunça azaltzen da Iruñean. Aldaerak: Emilia, Emili eta Emille (Deun-ixendegi euzkotarra). Garibaik XVI. mendean bildutako eresian ageri da:

    Lasturrera behar dozu, Milia
    aita jaunak eresten dau elia
    ama andreak apaiketan hobia
    hara behar dozu, Milia.

Mirari (emakumezkoa)

  • Milagros (es)

  • Mirari izen arrunta da euskaraz, mirakuluren adierakidea, eta azken urteotan arrakasta handia izan du antroponimotzat. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaur egun ezezaguna den Milarge proposatzen da (Nuestra Señora de los) Milagros-en baliokidetzat, eta orain maiz erabiltzen den Alazne (alatz 'miraria' neologismoaren gain moldatua) Milagroren adierakidetzat. Ikus Alazne.

Miren (emakumezkoa)

  • María (es), Marie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean agertzen diren emakume izenetan arrakasta gehien izan duenetako bat da hau. Aipatu liburuaren hitzaurrean esaten denez Miren izena ez da -e-z bukatzen, baina horrela utzi behar da, 'Ama Birkiñaren ixena dalako'. Ikus Maria.

Mireti (emakumezkoa)

  • Tuterako (Nafarroa) musulman baten andrearen izena zen, 1244an.

Molora (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Sartagudakoa (Nafarroa). Irudia herriko elizan dago. Jaia abenduaren 15ean zen.

Monike (emakumezkoa)

  • Mónica (es), Monique (fr)

  • Ikus Monika.

Monoza (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena, Munuza idatzirik ere aurkitzen duguna. Galar zendean, Nafarroan, Monoza Ortiz edo Munuza Ortiz agertzen da XIII. mendean.

Munain (emakumezkoa)

  • Asparrena (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntza XII. mendekoa bada ere, atea hurrengo gizaldikoa da. Jaia abuztuaren 15ean da.

Munata (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Valpuestan (Burgos) 950. urtean Munnata azaltzen da eta 963an Munata.

Mundaka (emakumezkoa)

  • Busturialdeko herria (Bizkaia), Biosferaren Erreserbatzat izendatua den Urdaibai alderdikoa, eta Andre Mariaren ermita.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper