Arizkun herriko dorretxe ospetsua, Baztan ibarrean (Nafarroa). Izen bereko erromantze batean agertzen da, Erdi Aroan. Pedro Urtsukoa izan zen El Doradoren bila atera zen Agirre 'Eroa'-ren taldeko kapitaina, baina azkenean Agirrek berak hil zuen. Honela dio aipatutako erromantzeak:
Urtsuan zazpi leiho, zapiak lerro-lerro;
Lantainako alaba Urtsuan defuntu dago.
Urtsuan defuntua, Santa Ana kausituan;
adios erran gabe etxetik partitua.
Zer: Gizon izena
Non: --
Jatorria:
SATR.EI.77
Zer: Gizon-izena
Non: --
Jatorria:
SATR.EI.83
Zer: Emakume-izena
Non: --
Jatorria:
GOR.SAL.EIZ
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.