(...)
Kapar (ikus Kapalarraña) izena eta -eta atzizkia ditugu hemen.
Egungo [kàparréta]-k Kasedako lurrekin, Aragoa ugaldearekin, Morate eta Engubelea-rekin mugatzen du. Bertan bi harpe ditugu (La Cueva del Alemán eta La Cueva de San Sebastián), bi zulo (El Hoyo del Abejar eta El Hoyo de Fermín), eta orain La Peña agujereada eta lehen agian Arrizulatua deitzen zen haitz zulatua (ikus, alabaina, azken sarrera horretan dioguna).
Horietaz gainera, Alto de Kaparreta, La Peña Tajubera, La Peña del Cubilar, Las Peñas altas eta San Pedro deitu gainak ditugu, Fuente de Kaparreta (zubitik hurbil, Zarrakazteluko bidean), eta Campo de las Ondas (Las Suertes-en pareko bihugunean. Ikus Ondallu sarrera). Hauetaz landa, zubi ondoan behar zuen Urrutia izenekoa ere (ikus sarrera hau) bagenuen.
Kaparreta herri lurra da, eta bertan alatzen ziren (orain lerrez betea dago) galipentzuarren aziendak.
Zer azienda mota zen XVIII. mendean bertan bazkatzen zena seguru ez dakigu, nahiz "boyeral" izenak abelgorria zela idarokitzen duen. Mende honetan ahuntzentzat altxatua zegoen (ikus Corraliza sarreran dioguna). Udalak bertan hiltegi-harategia zuen, eta animaliak bertan hil ondoren herrira igotzen zituzten, saltzeko.
(...)
(...)
OBS.- Kaparreta ha sido declarado Reserva Natural (RN-26) por su singular diversidad medioambiental que repercute en la composición faunística y vegetal del enclave. Destaca la presencia de gato montés, ginetas, fuinas, buitres, búhos reales, águilas perdiceras, alimoches, etc.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Mota: datu baseak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.