2483 emaitza *:* bilaketarentzat [401 - 410]
Valentín (es), Valentin (fr)
Latineko Valentinusetik dator eta hau valens 'ausarta'-tik. Lehenago erabiltzen ez zen kristau izena da, zuen esanahi mistikoari esker zabaldu zena. San Valentin martiriaren egunean maiteminduen jaia ospatzen da orain, baina honek ez du inolako tradiziorik, eta merkataritza arrazoi hutsengatik egiten da.
Bizkaiko patroietako bat den Balentin Berriotxoa santuaren eguna uztailaren 4an da. Aldaerak: Valentin, santu izendegietan ohikoa, eta pertsona izena den Balendin.
Erdi Aroko euskal izena, Iruñean XIV. mendean ageri den Falconekin hertsiki loturik dagoena. 1105ean Balcoe de la Torlegi azaltzen da Iruñeko katedraleko artxiboan. Ikus Belatz.
Baltasar (es), Belsasar (es), Balthazar (fr), Belshatsar (fr), Balthazar (en), Belshazzar (en), Balthasar (en)
Asiriar jatorria du (Belshazzar 'Baal jainkoak babes beza erregea') latinez Baltasar bihurtu zen. Tradizioaren arabera, Baltasar Jesus jaio berria gurtzera Belemera joan zen erregeetako bat izan zen. Lehen aldiz IX. mendeko Liber Pontificalis delakoan ageri da. Aldaera: Baldasar (Deun-ixendegi euzkotarra).
Erdi Aroko euskal izena. 1353an Baltza izeneko batek sinatu zuen bakea abendañotarrekin, Bilbon.
Erdi Aroko izena. Arrasateko (Gipuzkoa) 1448ko borroka ezagunean ageri da.
Bardanes (es), Bardanès (fr), Vardanis (fr), Bardanes (en), Bardanes (la), Βαρδάνης (el kl)
Esmerdis (es), Bardiya (fr), Bardiya (en), Bardiyā [antzinako pertsiera] (bert)
Barca (es), Barca (fr), Barca (en)
Bernabé (es), Barnabé (fr), Barnabas (en)
Arameoan iturri duen izen hau (barn 'semea' eta nabwh 'iragarkizuna') latinez Barnabas bihurtu zen. Apostoluen Eginkizunak direlakoetan 'adoremailea' itzulita ageri da. Espiritu Santuak fedea munduan hedatzeko aukeratu zuen, Paulorekin batean. Jaia ekainaren 11n da.
Barrabás (es), Barabbas (fr), Barabbas (en)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.