- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2484 emaitza *:* bilaketarentzat [441 - 450]

Benedikto (gizonezkoa)

  • Benedicto (es), Benito (es), Bénédicte (fr), Benoît (fr), Benedict (en), Benedictus (la)

  • Latineko Benedictus ('bedeinkatua') izenetik dator. Anitz erabili da kristauen artean, hamazazpi Benedikto aita santu -horien artean bi done- izateak frogatzen duenez. Horietaz gain, hagitz ezaguna da Nursiako San Benedikto, beneditarren sortzailea Montecassinon (Italia) eta Europako zaindaria. Jaieguna uztailaren 11n da.

  • Dokumentuak:

Benedit (gizonezkoa)

  • Benedicto (es), Benito (es), Bénédicte (fr), Benoît (fr)

  • Erdi Aroan ageri den Benedikto izenaren aldaera. Ikus Benedikto

Benin (gizonezkoa)

  • Benigno (es), Bénigne (fr)

  • Gaztelaniazko Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Benignoren baliokidetzat proposatutako izena. Azkeneko hau latineko Benignus ('amultsua', 'borondate onekoa') izenetik atera da. Esmirnako San Benigno izan zen Galia kristautu zuena. Santuaren eguna ekainaren 28an da.

Benito (gizonezkoa)

  • Latineko Benedictus izenetik dator. Nursiako (Italia) San Benedikto benediktarren sortzailea izan zen Montecassinon (Italia). Hagitz santu herrikoia zenez izena berehala 'erraztu' zen, eta Benito bihurtu. Ikus Benedikto.

Benjamin (gizonezkoa)

Berasko (gizonezkoa)

  • Belasco (es)

  • Erdi Aroan usu aurkitzen dugun euskal izena. 1131n, esate baterako, Valpuestan (Burgos) ageri da, eta 1173an Artaxoan (Nafarroa) (Berasco Aoçavala). Bele hegazti izenarekin erlazionatu izan da, baina badirudi jatorrian Bigila, Begila, Beila-tik atera den Bela antroponimo gure artean ugaria dugula.

Berbiz (gizonezkoa)

  • Resurrección (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Resurrección-en baliokidetzat ematen da. Gaur egun honelako izenak gehienbat emakumeek izaten dituzte, baina XX. mendearen hasieran gizonen artean ere arruntak ziren. Kontuan hartu Akademiaren sortzaileetako bat eta lehen euskaltzainburua izandako Azkue Resurrección zela izenez.

Berdaitz (gizonezkoa)

  • Aingeru Irigaraik 1960an Akademiarentzat egin zuen izendegian jasotako izena. Beste izen asko bezala, Nafarroako dokumentazio zaharrean aurkitu zuen izenetako bat da.

Berdoi (gizonezkoa)

  • Jose Mari Satrustegik Nafarroako dokumentazioan aurkitutako Bergoi izenaren aldaera.

Berdoitz (gizonezkoa)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper