2484 emaitza *:* bilaketarentzat [481 - 490]
Vicente (es), Vincent (fr), Vincent (en)
Gaztelaniaren eraginez, Trentoko Kontzilioaren ostean, jatorrizko Bikendi aldaeraren ordez zabaldu den izena. Ikus Bikendi.
Bizkaiko mendia eta Santiago Onaindia (Amoroto, 1909 - Gasteiz, 1996) idazlearen goitizena. Tontorrean borroka latzak izan ziren Gerra Zibilean, eta, hori dela-eta, urteetan egin izan da bertan Euskadiren alde hildakoen omenezko ekitaldia.
Blas (es), Blaise (fr)
Bladi eta Baladi formak Blas izenaren aldaerak dira. Ikus Blas.
Blas (es), Blaise (fr), Blaise (en)
Latineko Blasiusetik dator. Honek, irudi duenez, blaesus 'hitz totela, debekua' izengoitian du oinarri. Gure artean goiz zabaldu zen, Armeniako Done Bladi santuari esker. Jaieguna otsailaren 3an da. Abadiñon (Bizkaia) honela kantatzen da: 'Abadiñon Sanblasetan / neska zaharrak bentanetan / mutil zaharrak engainetan'. Aldaerak: Bladi eta Baladi.
Boecio (es), Boèce (fr), Boethius (en), Boetius (en)
Bohemundo (es), Bohémond (fr), Bohemond (en)
Boleslao (es), Boleslas (fr), Bolesław (en)
Bomílcar (es), Bomilcar (fr), Bomilcar (en)
Buenaventura (es), Bonaventure (fr), Bonaventure (en)
Bonifacio (es), Boniface (fr), Boniface (en), Bonifacius (la)
Latineko Bonifaciusetik dator. Honen jatorriaz bi hipotesi daude: batzuek bonum facio 'ongia dagit' perpausetik eratortzen dute, eta beste batzuek bonum fatum 'zori ona', 'patu ona'-tik. San Bonifazio lekaide ingelesak, Alemaniako patroia denak, Winfrith zuen izena, baina elizgizon bihurtzean aldatu egin zuen. Santuaren eguna ekainaren 5ean da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.