(...)
Txurdin / Txurdiña forman emaiten den toponymoa, bigarrena artikuluarekin, pertsona-izenetik heldu da zuzen-zuzenean, eta hura Urdin / Urdina formaren hypokoristikoa da, aurrean txistukari busti-palatal afrikaria duela, anka izen arruntetik txanka eta epel adjektivotik txepel sortzen diren erara sorturikoa [22. oin oharra: Ikus Johan Urdina (1330. PN-XN, F.Est., 291 orr.), Artaxona-n, Juan Carrasco Pérez, La población de Navarra en el siglo XIV, Pamplona 1973]. Izanere, 1423 urterako Churdincho yerno de Johango dokumentatzen da, cfr. PV, nº 160-161 (1980) [23. oin oharra: Juan Carlos Jiménez de Aberasturi Corta, "Aproximación a la historia de la comarca del Bidasoa", "Apéndice: Ordenanzas de la villa de Lesaca", PV, nº 160-161 (1980), 263-410 orr.],393 orr. Bilboko Begoña aldean bada Txurdinaga auzo famatua ere, onomastikoaren ondorik -aga berrekailu toponymikoa duela. Gerardo López de Guereñu-k Araba-rako "Urdinchosolo, 1703, heredades en Marquina, ...", etc., biltzen du, hau da, Urdintxo + solo, AEF, XXVIII (1979) [24. oin oharra: Gerardo López de Guereñu, "Toponimia alavesa", AEF, XVI (1956) numerotik hasirik. Oraintsu Toponimia alavesa, seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses, Bilbao 1989, autore beraren liburuan bildu dira gai toponymikook], 273 orr. Oñati-ko Araotz-en bada Txurdiñena baserria ere, egungo egunean hutsik dagoena, genitivozko forma duela izenak [25. oin oharra: Ikus Oñatiko Historia eta Arte Bilduma -Inventario Histórico-Artístico del Valle de Oñati, lan-talde batek egina, Vitoria 1982, 120 orr.]. Argi dago, beste alde batetik, urdin forma koloreari dagokion adjektivo modura ere agertzen dela toponymian, lanean emaiten diren lruñeko leku-izenetarik ikus daitekeenez: Aiçu(r)din, Aiz urdineta, Arriurdineta, beste alderdi batzutan ere biltzen baitira
(...)
Zer:
Non: Iruñea
Jatorria:
DRPLV