1 emaitza zaurgarri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:IrEm | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:LBeh | 2015-11-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2014-04-03): zaurgarri 82: Elhuyar 15 (adib.: Loreak ematen hasten denean, ordea, egitura bigun berriak sortzen ditu zuhaitzak, eta egitura horiek zaurgarriak dira), Consumer 10 (adib.: Espezie zaurgarrien mehatxurik handiena), Berria 39 (adib.: Gizartean egoera zaurgarrian daudenei babes handiagoa ematen bazaie izango du zentzua ospakizun horrek, izan ere, urteurren hori zela-eta abenduaren 10ean adierazi nuenez, bermerik gabe ez dago eskubiderik), EiTB 6 (adib.: Ez direla beste animaliak baino zaurgarriagoak. Horrek esan nahi du igelak, apoak, arrabioak eta uhandreak agian ez direla uste bezain adierazle onak ekosistemen osasuna neurtzeko), Jakin 7 (adib.: Online zaurgarriak diren umeek, batez ere, gizarte edo familiarengandik laguntzarik ez izateko joera handiagoa dute), Argia 5 (adib.: Bateragune auziko ezker abertzaleko kideak zaurgarriagoak ziren Sortu auzian ari diren beste kideak baino, Auzitegi Nazionalaren aurrean pasa behar zutelako).
EPG: zaurgarri 17: Berria 3 (adib.: Erretzeak emakumeei kalte askoz handiagoa egiteak zerikusia izan dezake emakumezkoek kearen kalteen aurrean zaurgarriagoak izatearekin», esan du Ritva Piipari ikerketaren zuzendariak), Amaia Lizarralde 3 (adib.: Ikuspegi horiek zalantzan jartzen baitute elkarbizitza bera ere, gizarte gastua, segurtasunera bideratutako aurrekontuak eta ezezagunak eragindako beldurra areagotuz, eta gu, lasai eta seguru izan ordez, zaurgarri sentiaraziz), Harkaitz Cano 3 (adib.: Gizon txikia esaten jarraitu eta Adolf baztertuko dugu oraingoz; zaurgarriago egiten gaitu izen propio horrek), Joan Mari Irigoien (Eta horrek ahulagoak eta zaurgarriagoak egiten ditu, balizko ehiztarien aurrean), Anton Garikano (Zerbait zaurgarria zabaltzen zen sudurraren zubian, masailen goialdean), Txillardegi (Orain neure burua aurkitzen dut erkin, zaurgarri, hauskor), Irene Aldasoro (Baina aukera horrek badu akats bat: ez du eskaintzen modu egokirik hazteko, eta txangurroa, esate baterako, oso zaurgarri geratzen da oskol zaharra galdu eta beste bat handiagoa sortu bitartean), Josu Zabaleta (Hain naiz zaurgarria! Nire ahultasuna bera engainu bihurtzen zaie: "Zertarako aztoratu? Aurreraxeago botako dute..."), Fernando Morillo (Imanolek indarrik gabe gelditzen zela sentitu zuen une batez, geratzen zitzaion bizi-energiak leihotik ihes egin balio bezala, zaurgarri eta suntsitzaile).
BerriaEL2013: -.
es vulnerable / fr vulnérable: Elhuyar: 1 zaurgarri. 2 ahul; erasotzen erraz den(a). 3 sentibera, sentikor. 4 [socialmente, económicamente] ahul, kaltebera; zaurgarri. 5 (Ekol) kaltebera / Nolaerran: hauskor; [point] ahul; [armée] suntsierraz; [défense] zilaerraz, erasoerraz; [espèces] arriskubidean diren, arriskupeko / Zehazki: 1 zaurgarri. 2 ahul, erasotzen erraz / Labayru: 1 [endeble] indarge, ma(s)kal, mengel, ahul, geldo, meko, flako, malin, zarbail, hebain, kikilin-makala, kili-kolo; poco desarrollado] erkin, endekatu, kaden; [ref. a telas] mengel, txankal, txankil. 2 [sensible] bihozbera, bihozbigun, sentikor, sentibera, minbera, bihotzeri, bihozti, hunkikor (impresionable) / Adorez5000: azul, zaurgarri, zaurkor.
Adierazle egokia eta beharrezkoa, nahiz eta lantaldeak arazoak ikusten dizkion adiera-banaketari.
- [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)