jasan, jasan, jasaten
1 du ad. Besoetan edo bizkarrean jaso eta eutsi edo eraman. Haurra bataiatzean jasaten dutenak. Etorri ziren harengana, ekartzen zutela hebaindu bat lau gizonek jasana.
2 du ad. Norbaiten edo zerbaiten pisuari, indarrari edo erasoari amore eman gabe eutsi. Gurdiak zama handia jasaten du. Etxea jasaten duten habeak.
3 du ad. Ezbeharra, kaltea edo gogoko ez zaiguna amore eman gabe edo etsi gabe eraman. Ik. pairatu; eraman1 12. Oinazerik minenak jasaten. Zerga handiak ditugu jasateko. Kristok gugatik jasan zuen gurutzea. Neke guztiak jasango ditugu Frantziaren onagatik. Kaltea bien artean jasanik. Irainak gogo onez jasan. Noiz arte jasango du irakurleak irentsarazi nahi diogun ozpina? Euskal kulturak 25 urteotan jasan duen zapalkuntza. Ezin jasana du deabruak gizon bertutetsua. Ezin jasanezkoa baita infernua (Ik. jasanezin).