arnasa hartu
1 ad.-lok. Arnasarik hartu gabe ezin bizi. Sakon hartu dut arnasa. Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik. Arnasa hartu eta irakurtzen hasi zen. Lagun hurkoari hartzen duen arnasa ere opa ez diona.
2 ad.-lok. Atseden hartu. Arnasa hartzeko gelditu ziren pixkatxo bat, haritz baten itzalean. Arnasa hartzeko ere denborarik gabe.