eraiki, eraiki, eraikitzen
1 du ad. Zenbait ekai elkartuz, lurrean jaso. Etxea oinarri sendoen gainean eraikitzeko. Eskolak eraikitzeko. Erromatarrek eraikiriko zubi bat. Hiria eraiki zuena. Antzokia herriko plazan eraikitzen zuten. Bergarako Mintegia bide berriak urratzeko eta zabaltzeko izan zen eraikia.
2 du ad. Ehizan, animalia dagoen tokitik aterarazi. Beren tronpetak basoan jo, zakurrak bota, eta zenbait basurde eta basahuntz eraiki zituzten.
3 du ad. Proiektuez eta kidekoez mintzatuz, gauzatu, aurrera eraman. Egia horren gainean eraiki behar dugu, iraungo badu, eraikitzen duguna. Amesten dugun etorkizuna eraiki ahal izateko. Nazio sentitzen den nazioa eraiki behar dugu.
4 da ad. g. er. Jaiki. Muinoa zelaiaren erditik eraikitzen da. Nolabait ere eraiki eta besaulki baterat heldu ahal izan zen.
5 du ad. g. g. er. Jaikiarazi; jaso. Ohera joanda, hamarretako inork ezin du eraiki. Besoak gorantz eraikiz. Eskutik heldu eta eraiki zuen elbarria. Erortzera zihoan erresuma eraiki eta altxatu zuen. Zuzentasunak eraikitzen ditu herriak. Liburuak ez du hauts askorik eraiki Euskal Herrian.