1 emaitza haizeak jo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2018-06-12 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z11:EHL | 2021-09-21 | Adibide gisa onartzekoa |
OEH: HAIZEAK JO (Lar). Pegar el viento, soplar el viento. "Orear, dar, sacudir el viento en alguna cosa, aizatu, aizeak jo" Lar. v. HAIZEA IBILI. Itsasoan dabiltzanak [...], kontrako haizeak ioagatik, eztira bereala errendatzen. Ax 462 (V 300). Abere eriak egon bear du aizeak jotzen ez duen tokian. It Dial 77. Izan ere, ostoak dabiltzanean aizeak nunbaitetik jotzen du. Etxde JJ 135. Hauen ondoren, lau aingeru ikusi nituen lurreko lau ertzetan zutik, lurreko lau haizeei agintzen, ez lehorrera, ez itsasora, ez inongo zuhaitzetara, jo ez zezaten. IBe Apoc 7, 1. Nola ni zalantzan nengoan, aizeak jotzen duan aldera balantz egin nuan. JAzpiroz 158 Zehar-aizeak jotzean elur-malutak [...] ziruditen. Etxde JJ 259. Ez dakit ze aixek jota, baina, itsututa legez geratu oidira kristinaubak ezkontzia egiten danian. fB Ic III 357. Nola buruko aizeak jo zidan irurogei urterekin, eta asi nintzan korrika. Albeniz 264
adib: jo 2 du ad. (Eguzkiaz, haizeaz edo beste zenbait eguraldi gertakariz mintzatuz). Eguzkiak joz gero urtzen zelako. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Ekaitzak jotzen zuenean. // haize 3 iz. (Esapideetan). Lau haizeetara barreiatu. Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko
haizeak jo 78: Consumer, HABE, Berria 18, EiTB 45, Karmel, Argia 7, Laneki, Erlea 2, DiarioVasco 2.
haizeak jo 64: Berria 9, Elizen arteko Biblia 11, Agustin Otsoa 5, Felipe Juaristi 3, Juan Kruz Igerabide 3, Joseba Sarrionandia 3, Xanti Iruretagoiena 2, Pello Zabala 2, Xabier Olarra, Karlos Zabala, Koro Navarro
LB: Neska! Zer haizek jo din? Lukasekin hitz egin dun? (Goenkale), Gizon miserablea! Haize arrosaren hogeita hamabi puntuetatik zer haizek joko ote du zure aldera, gainerako lagun hurkoen aldera haizematen duen bezala, o Jainkoa! (Elkar); EPG: Baina apaiz haiek ez dakit zer haizek jo zituen; hasi ziren esaten partida bukatuta otoitz egin behar genuela Jesukristori eskerrak emateko futbolean aritzeko aukera eman zigulako (Pello Lizarralde), Zein haizek jo hau orain, deabrukumea? (Patxi Zubizarreta); ETC: Ez dakit zer haizek jo dizun orain -esan zuen Eduardek. (Gerardo Markuleta), Beti pentsatu izan du horrela edo zer haizek jo dio? (Aritz Gorrotxategi), Ez dakit gaur zein zoro-haizek joko zuen (Arantxa Iturbe).
Elhuyar: haize 4 (hed./jo, eman, astindu aditzekin) venada, racha ez dakit zer haizek jo duen halako astakeriak esateko: no sé que venada le ha dado para que diga esas cosas; Adorez: ez dakit zer haizek jo duen: no sé qué (mosca) viento le ha picado; Labayru: 0.
haize 4 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zerbait egiteko haizeak erabili: zerbait egiteko asmoak erabili. Haizezko dorreak. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. Noiz pagatuko didazu? noiz?, haizerik ez den urtean. haizeak jo Ik. haizea ibili. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.
Kolokazio bat da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.
Adibidea jasotzekoa da lehendik sortua dagoen haizeak jo azpisarreran; baina beste adiera bat gehitu behar zaio azpisarrerari.
Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.
Adibide gisa jasotzekoa haizeak jo azpisarreraren adiera berrian.