estalki
1 iz. Zerbait estaltzen duen gauza. Ik. estalgarri; tapaki. Ontzi baten estalkia. Mahai estalkiak. Oheari estalkirik apaingarrienak ezarri. Buruan artilezko estalki bat. Estalkia kendu, jaso. Estalki batek tapatua. Harria bururdi eta zerua estalki. Gauerako ez estalki eta ez berogarri zuen. Mendien elurrezko estalkia. 2 iz. (estalkirik gabe esan, estalkirik gabe agertu eta kideko esapideetan, ‘zerbait argi eta garbi, ezer isildu edo ezkutatu gabe adierazi’ adierarekin). Gauzak estalkirik gabe esan, adierazi. Neure iritzia estalkirik gabe agertu behar badut. Gehiegizko estalkirik gabe mintzatzen denez gero. Haragiaren nahigabe-atseginak estalki arinez, eta batere estalkirik gabe zenbait aldiz, agertzeko debekurik ez zuen.
3 iz. Isilean gorde nahi den zerbait estaltzeko erabiltzen den pertsona edo gauza. Gezurraren lekuko eta estalkitzat ipintzen den laguna. Mafioso bat zen, estalki modura baliatzen zituen enpresak.
4 iz. Eraikin bat goitik estaltzen duen egitura; egitura horren kanpoko aldea. Ik. teilatu; zabaltza. Etxolaren lastozko estalkia. Sutearen ondorioz, harrizko eraikinaren estalkia erabat hondatuta geratu da. 5 iz. Babesgarria. Estalki gogor batek babesturik. Nahiago izaten dituzte betaurrekoak begi estalkiak baino. || Besoak sartu dizkiot estalkipean.
6 iz. Eskutitzez eta kidekoez mintzatuz, zerbait biltzen duen azala. Ik. gutun-azal. Gutun baten estalkia ireki, urratu.