1 emaitza begi kliska bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

begi kliska, begi-kliska
1 iz. Ipar. Kliska, begien itxi-irekia. Ik. begi keinu. Deus esan gabe, barrez, begi-kliska isekariak egiten zizkiola.
2 iz. Ipar. Denbora-bitarte guztiz laburra. Ik. begi itxi-ireki batean; aitaren batean; laster batean. Aldaketak ez dira begi-kliska batez erdiesten! Ziztakoan, begi kliskan, azken turutaren hotsean.

Aztergaia: begi-kliska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGI-KLISKA, BEGI-KLIXKA, BEGI-KILISKA. b) Guiño. Azkenean, bizpahiru filusek, begi kliska batekin, Lafitte berari zer ordu zen galdegin. Larre ArtzainE 126. Pestañeo (fig.), intervalo insignificante de tiempo. Ziztakoan, begikliskan, azkeneko turutotsez. Ol 1 Cor 15, 52 (Ol (ed. 1958) begikiliskan; Lç, TB begi kheinu batez, He begi kolpe batez, Dv begi itzuli batean, Ker begi kiñu bataz, IBe begi itxi-ireki batean, IBk begien itxi-ireki batean). Ziztakoan, begi-klixkan, azken-turutaren otsean; turutak otsegingo baitu, ta illak gordin piztuko dira, ta gu berrituko gera. Or QA 201. Begi-kliska batean Teresalina ta Aldetrudis, etxe artako bi buruak, gaixotegian ziran. Sorarrain Lili 111. b) Vistazo, golpe de vista. Begi-klixka batez negurtuak ditut millakan eremu. "De un golpe de vista". Or Poem 526.

begi(-)kliska 8: Consumer (“begi-kliska batekin”), Berria 4 (adib.: “ez gara egunero ohitzen hortxe, begi-kliska batean dagokeela gure espeziearen aabatzea”), Karmel (“Sare finaren besarkadask, zklopearen begi kliskak…”), Argia (“300.000 milioi euroren zorretik 700.000 milioira pasa gara begi kliska batean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begi(-)kliska 24: Herria 4 (adib.: “Aldaketak ez dira begi kliska batez ardiesten!”), Ramuntxo Etxeberri 3 (“Begi-kliska batez Ninari kasik bururatu zitzaion bertze abots bat”), Karlos Zabala 2 (“Espaloian Florentekin bakarrik gelditu zelarik, ukondo kolpeak eman zizkion saihetsetan, deus esan gabe barrez, begi kliska isekariak egiten zizkiola”), Josu Zabaleta 2 (“Begi horiekin, irribarre horrekin begiratu eta begi kliska bat egiten didanean, argitxo bat pizten zait barrenean”), Itxaro Borda 3 (“Begi kliska batez joan ziren buhameak, ateri bultaz balia”), Aingeru Epaltza 2 (“Begi-kliska batean, neure barnea hustu nuen harenean”), Bat-bateko bertsolaritza (“Bada, 'hola' horrek Amurizak berak, eszena plastizidadeaz hornitzearren, egin zuen begi-kliskara garamatza ezinbestean”), Karlos Linazasoro (“Inor ez geneukan ondoan, goran edo behean, ezker nahiz eskuin, ez zen inoren begi kliskarik entzuten”), Felipe Juaristi (“begi-kliska, ustez, begi ireki eta ixte ikusezin bat ia”), Koldo Izagirre (“Eta irudipena ukan nuen aittittek begi kliska egin ote zidan, zeharrez”), Juan Garzia (“Zoriaren esku, labirinto batean dabil espiritua ahalegin etsian, mezu-zaparrada gaitz baten pean, zeinu baten xerka, begi-kliska baten zain, ustekabeko loturaren baten aiduru”), Hasier Etxeberria (“Gero, begi kliska bat egin du Apezetxeak”), Asisko Frantzizko (“Eta eskutik heldu eta begi-kliska batean ibaiaren beste aldean jarri zuen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begi sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper