makur1
1 adj. Lerro zuzena bezalakoa ez dena. Ik. oker. Akerraren adarra bezain makurra. Aker adar-makurra. Gizon zango-makurra. 2 adj. Zuzena ez dena. Bide makurra hartu omen dugu. Haren ibilera makurren berri jakiteko. Alde makurrak argiago ikusteko. Jokabide makurra. Arrazoibideok zuzenak ala makurrak diren, geroak esan beza. Ez dira ezertaz oroitzen eta, are makurrago dena, ez dute ezertaz oroitu nahi. Gizon makurra. Bere grina makurren mendean. Satan bihotz-makurra.
3 adb. Okerturik. Burua makur, alde egin zuen. Ezpain ertzak makur eta begia heze. Makurregi ez ibiltzeko.
4 adb. Oker, gaizki. Ik. kukuak makur jo. Makur dabiltzanak zuzenarazteko. Makur jokatu zuen. Zuzen ala makur mintzo zaren jakin dezagun. Nerau izan nintzen, zuzen nahiz makur, horren alde agertu nintzena. Bertso hori makur dabil, lehen lerroan bi silabako hitza falta baita.