motz
1 adj. Ohi edo behar den bezain luzea ez dena. Ik. labur. Ile motz urdindua orraztu zuen. Lepoa motza du eta bizkarra betea. Gona motz gorri batekin. Galtza motzak. Mahuka motzetan. Pipa motz bat, beltz-beltza. Biderik motzena aukeratu. Esaldi motz bezain argigarria. Gizon motz, gazte, sendokotea. Laneko idi hoberenak motz eta lodiak dira. 2 adj. Denboraz edo iraupenaz mintzatuz, ohi edo behar den bezain luzea ez dena. Bertso saioa oso motza izan zen. Gure bizialdia motzegia da.
3 adb. Labur, laburki. Motz eta laburkiro esana.
4 adj. Nolakotasunen baten urritasuna agertzen duena. Nire jakinduria motza zer da, horien artean hitz egiteko? Irabazi motza.
5 adb. Urri. Motz agertzen dira, osatu gabe, zenbait aipamen.
7 adj. Abereez mintzatuz, adarmotza; landareez mintzatuz, adarrak moztu zaizkiona. Bestela zabiltza Hernio aldeko ahari motzen antzera. Ahuntz motza. Zuhaitz motz batzuen gerizan.
8 adj. Adimen urrikoa. Euskaldun baserritar motzenak ere badakien gauza. Ziria sartu nahi didazu, baina ez naiz hain motza.
9 adj. Lotsatia. Berez lotsatia naiz eta jendearekin aurrez aurreko tratuan nahiko motza izaten naiz. Sariak eta ohorezko karguak eman zizkioten, baina hizketan eta harremanetan nerabezaroan bezain motza izaten jarraitzen du.
10 adj. bizk. Itsusia, zatarra. Gauza ederra dela adiskidetasuna, eta motza gorrotoa.