1 emaitza arkanjelu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau46 |
- [I102]: 'Aingeru dela ontzat jotako oinarrizko berba, ez dago zalantzarik arkaingeru behar dela, bide batez, OEH-k proposatzen duen legez'.
- [E116]: 'Ez, OEHk ez du hori proposatzen. Biak ematen ditu: 'arkanjelu' eta 'arkaingeru'. Gure gustuak alde batera utzirik ez da inolako dudarik lekukotasunak 'arkanjelu'ren aldekoak direla, diferentzia handiarekin gainera. EEBSeko adibideak era 'arkanjelu'ren aldekoak dira, bestea ez baita aipatu ere egiten. Beraz, nire proposamena da lan taldeak egindakoa ez aldatzea'.
- [I102]: '(EBB) PS hizkuntza baten lexikoa berba-zaku huts bat ez dela kontuan hartuta, aukeran dauden forma bien artean aingeru-arekin hoberen ezkontzen dena proposatu diat. Gainera, [j] bat gutxiago zeukaagu eta hortaz arazo bat gutxiago. Hizkuntza gehienetan arkaingeruak aingeru-rako hizaren gainean daude oinarritutagaz. ángel/arcángel, fr. ange/archange, al. Engel/Erzengel, ing. angel/archangel, kat. àngel/arcàngel. Zergatik eman behar dugu euskaraz orduan tarteko forma bat, gaztelaniaren eraginez sortua, aukeran egokia eta erregularra den forma bazterturik?'
- Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arkanjelu'.