1 emaitza bihotza urratu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bihotza urratu
ad.-lok. Bihotza hautsi. Torturatuen testigantzak entzunda, bihotza urratu eta ileak laztu egiten zaizkio gizatasun apur bat duen orori. Bihotza urratzen duten garrasiak.

Aztergaia: bihotza urratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA URRATU. a) Ablandar el corazón, hacer apiadarse. "Quebrar el corazón [...]. lat. pietate afficere" Lar. --Eta ez haiz bildur, Theresa? --Ez, enekin izanen haizen ezkero, ihardetsi zion, bihotza urratzen zuen sukar batekin. Mde HaurB 92. Apenar. Haren bihotza ürratürik zen, xehekatürik, marrüskatürik; bena nahi zian sofritü. Ip Hil 170. Bihotza urratzen dautan / Harrabots bat. Iratz 24. Ixo! ixo! bihotza urratzen didazu itz oiekin. NEtx LBB 14. Onek bere malko ta erreguekin biotza urratuko ziola. "Le había de dar mucha pesadumbre". Berron Kijote 222. b) Enamorar. Egiaz esaten diat au: oraingo onetan ez duk bestetan bezela gertatuko. Biotza urratu zidak Miriamek, eta etzeukeat ezer arentzako baizik. Txill Let 85.

adib: aiots iz. Intziria, aienea. Aiots garratzak bihotza urratzen die.

bihotza urratu 8: Berria 4 (adib.: “Bihotza urratzen duen negarrarekin ari natzaizu», diote haren lehen lerroek”), EiTB 4 (adib.: “Bihotza urratu diogu!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza urratu 30: Herria 2 (“Xahar ala gazte, gizon ala emazte, lagun eta ahaide, han ginen bilduak bildutasun haundienean, malkoak begietan, bihotza urratua bainan kantatzeko gogoarekin, zure eta gure ber-piztean sinetsi nahian”), Berria (“Aldarrikapen hauek bihotza urratzen didate, baina zer egin dezaket? Gogoan eduki behar da zelako baldintzetan atxikitzen duten”), Bernardo Atxaga 3 (adib.: “Mary Ann bere emazteari eta Liz zein Sara bere alabei agur esan beharrak bihotza urratu zion”), Agustin Otsoa 2 (adib.: “Soinu hark bihotza urratu zion”), Juan Kruz Igerabide 2 (“Horixe esan zidan, eta bihotza urratu zitzaidan”), Daniel Landart 2 (“Guk bezala, bihotza urratua dutenentzat, leku horretan, ahots leun baten entzutea, zinez zerbait da”), Patxi Zubizarreta 2 (“Hura ere maiteminak eritua zela eta bihotza urratua zuela jakin zuelarik, ez zuen zalantzarik izan eta berriro ere bideari lotu zitzaion”), Josu Zabaleta (“Bihotza urratzen ari zitzaiela sentitzen zenean, amak burua makurtzen zuen eta aitak beste norabait begiratzen zuen”), Elena Touyarou (“Haren aita-amek eta Martzelinak ikusi zituzten partitzen, bihotza urraturik, deus ezin eginez”), Elizen arteko Biblia, Gotzon Garate, Janbattitt Dirassar, Fernando Rey, Patziku Perurena…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper