1 emaitza denetik bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH-AS | 2018-01-16 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: DENETIK. a) Por todo, por todas partes. Garra dario danetik. Zav Fab RIEV 1907, 542. Olako desditxak, / ur gabe bizitzak, / danetik ekaitzak / inguratuz gaitzak. Insausti 252. b) De todo, de todas clases. "Denetik guti bat eman daut" H. v. DENETARIK. Patxada onean ziarduen aurrean euken danetik jaten. Ag Kr 143. Danetik zegoan elea ugari. Ag G 86. Danetik oparo jarri zien bidariai otordurako. TAg Uzt 75. Zar eta gazte, pobre ta aberats, / danetik da mundu ontan. Basarri 16. [Erria] aundia izan eta denetik zan. JAIraz Bizia 53. Nerekin bizitzen zeraten bitartez, denetik izanen dugu. Auspoa 77-78, 34. Danetik jakin bear dute zaldun ibiltariek. Berron Kijote 203. Jardin, basoa, izugarrizko arbolak eta abar, danetik zegoan. Albeniz 102. Alegia, han [Parisen] ere badela denetik. MEIG I 66. v. tbn. Danetik: BAyerbe 64. AZink 142.
adib: dena 7 (Leku-denborazko atzizkiekin). Denean da berdin. Dorpea dela bizia, hori da Xalbadorrek ekartzen digun irakaspen handia: bertsotan eta denetan. Nork ogi, nork arto, nork oilasko, denetarik, hots! Alegia, Parisen ere badela denetik.
denetik hainbat : Aizu 19 (Material anitza da, denetik pixka bat), Deia 26 (Denetik eskatu, opatu eta eskaintzen ekinean gabiltzalako harekin ere), Elhuyar 20 (Oso erakargarria da denetik egiten saiatzea, baina ez dut denbora nahikorik), etab.
denetik hainbat : Berria (Denetik zuen pixka bat, zertxobait denetik), Herria (Denetik, nonahitik), Pello Zabala (Ilgorak antsia guztiak pizten dizkit: eneagramako 5a izanik, denetik xurgatzera eta jakitera narama ilargiak gorakoan), Elizen arteko Biblia (Batek, denetik jan dezakeela uste du; sinesmenean heldugabekoak, berriz, barazkiak bakarrik jaten ditu), Luis Elberdin (Emakumeek, gizonek bezala, denetik probatzen dute, eta jolas autoerotikoen hainbat modu saiatzen dituzte), Xabier Mendiguren Elizegi (Gaziak eta gozoak, denetik izan nuen, baina merezi zuen esperientziak, dudarik gabe), Edorta Agirre (Zaku handia da elikaduraren hau, denetik kabitzen omen da berton), Karlos Zabala (Bai, gehien-gehienek, nik uste, himena babestu egiten zuten amerikanoekin zebiltzalarik, baina, gainerakoan, denetik egiten zen), Imanol Unzurrunzaga (Pertsona izaki arrazional eta nahimenduna denetik maitatzeko gai da, eta maitasun honetan, hain zuzen ere, barrundatzen du Agustinek lehen hirutasuna: maitalea, maitatua eta maitasuna), Asisko Frantzizko (Eta zerbait jateari uzten dionak ez dezala kondena denetik jaten duena), Txema Ramirez de la Piscina (Orri horietan denetik aurki daiteke, bizitzan bezala), etab.
Adierazle egokia da, oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa dena sarreran.