ekarpen
1 iz. Askoren arteko egiteko bati norbaitek ekartzen dion gauza. Ordaindu ezineko ekarpena jaso dugu, espero nuena baino askoz handiagoa.
2 iz. Elikaduraren edo elikadura-osagarrien bitartez organismo batek jasotzen duen gauza. Saltxitxa horiek koipetsuak eta kaloria ekarpen handikoak dira. Nutriente- eta energia-ekarpenak egokia izan behar du eta C bitaminaren ekarpena ere ziurtatu egin behar da.
3 iz. ekon. Zenbait finantza-produktutan egiten den diru-gehitzea. Oro har, % 15eko kenkaria izaten da urte osoan jarritako diruarentzat (9.015 eurokoa da muga, ekarpen horietan).