gora
1 adb. Toki garaiago batera. Anton. behera. Besoak gora jasoz. Behetik gora. || Goraino. Goraino betea. || Gorantz joan. Arranegi kalean zehar gorantz egin zuen. || Izenak gora eta izenak behera hasi garenez gero (Ik. gora eta behera 2). 2 postpos. Ik. hankaz gora; ahoz gora. Aldapan gora joan. Kalean gora, kalean behera. Nafarroan gora eta Nafarroan behera galdezka zebilelarik. Hegan joan zen teilatutik gora. Seiehun metrotik gora zuhaitzak hasten dira. Zeruaz gorago da, lurraz beherago. Paretak gora joaten baitziren zimitzak. || Hirurehun milioitik gora dira gaztelaniaz mintzatzen direnak. Bost urtetarik gorakoentzat. Bere ezagueraz goragoko gauzak. 3 interj. Norbait edo zerbait goratzeko oihua. Ik. biba. Gora gu eta gutarrak. Gora San Fermin! 4 adj. jas. Garaia, altua. Mendi gora bat. Leku gora batean. Jaun guztiz gora eta zuzena. Misterio gorak eta barrenak. Duintasun gora hura iristeko. Zer Jainkoa baino hobeagorik eta goragorik? Guretzat goregi diren gauzak. || Metro bat gora eta bi zabal.
5 adb. Ipar. Goraki. Gora esan. Eta hasi zen hura ere gora mintzatzen. Gora-gora zioelarik hitz bakoitza.
6 adb. Ipar. Gorarik. Burua gora ekarriko du.
7 iz. Hobetzea, hobera egitea. Ez du gora handirik egingo.