harrobi
1 iz. Harria, bereziki eraikuntzarako, ateratzen den tokia. Bertako harrobitik ateratako harriaz. Lezoko harrobi hareatsuetan. Nabarria ugari ematen duen harrobia.
2 iz. Zerbaitetatik ugari duen gauza, zerbaitetan aberatsa den gauza, behar denaz hornitzeko edo behar dena lortzeko baliatzen dena. Axular, euskal harrobi joria. Herri kopla zaharren harrobitik.
3 iz. Jarduera jakin baterako dohain bereziak dituzten pertsonak ematen dituen edo prestatzen diren tokia; bereziki, jarduera jakin baterako dohain bereziak dituzten pertsonen multzoa, bere jaioterriko edo herrialdeko jendearekiko. Ik. haztegi 2. Euskal aktore harrobi emankorra ere izan da Goenkale telesaila. Realak beti eduki du argi filosofia hori: lehenengo etxean begiratu, eta, hor behar dena egon ezean, beste nonbait bilatu; beti atera dira jokalariak harrobitik. Harrobia bultzatzeko eta kanpoan dauden ikertzaile gazteak berreskuratzeko programa berri bat martxan jartzeko asmoa dugu.