hondoratu, hondora/hondoratu, hondoratzen
1 da/du ad. Hondora joan edo bidali; hondora heldu edo helarazi. Ik. hondatu 3. Ekaitzaren ondorioz txalupa asko hondoratu ziren. Itsaspeko ingeles batek hondoratu zuen gerraontzia. Arpoi kolpea hartu eta berehala hondoratu zen balea. Hutsaren leize beltzean hondoratu. Aingura hondoratu da. 2 da/du ad. Kalte larriak izan edo eragin; suntsitu. Horrela hondoratuko da Babilonia, ez da jaikiko nik bidaliko diodan hondamenditik. Erremediorik gabe hondoratzen hasi zen Royal Bank of Scotland. Ahal dudan guztia egingo dut zu hondoratzeko!
3 da/du ad. Pertsonez mintzatuz, lur jota gelditu edo utzi. Orain ezin zara hondoratu, entzun?, gure nagusia zara eta behar zaitugu! Hondoratuta dago, semea betiko galdu duelakoan.