honenbeste
1 zenbtz. Honelako kopuruan. (Erkaketaren oinarria agerian azaltzen ez denean erabiltzen da eta lehen pertsonako edo lehen mailako hurbiltasunezko testuinguruetan; izen bati —inoiz ez izenondo edo adizlagun bati— dagokio, hots, zenbatekoari, eta izen horren ezkerrean ezartzen da). Ik. horrenbeste; hainbeste. Ez dakit honenbeste ardura eta mesede nola ordainduko dizkiodan berorri. Honenbeste euskal idazle garairen aldamenean, nik azken aldean agertu beharko nuke, inon azaltzekotan. 2 zenbtz. (Mugagabean, dagokion izena agertzen ez dela). Burdinak gora, txatarrak atzera-aurrera; honenbeste ekarri, horrenbeste eroan. Ez da honenbesterekin kontentatuko.
3 zenbtz. (Kopuru edo zenbaki ezezaguna edo ezin zehaztuzkoa adieraziz). Zuk orain ez duzu desiratzen honenbeste baizik; baina "honenbeste" hori lortutako egunean, zerbait gehiago eskatuko duzu.
4 (Aditzaren osagarri gisa). Neronek ezkondu behar banu ez nintzateke honenbeste larrituko.