inteligentzia zerbitzu, inteligentzia-zerbitzu
iz. Estatu erakundea, herrialdearen interesak babestea eta mehatxuei aurre egitea helburu duten ikerketa eta azterketak egiten dituena. (Singularrean nahiz pluralean). Ik. zerbitzu sekretu. Inteligentzia-zerbitzuen iturriek baieztatu zuten albistea. Frantziako inteligentzia zerbitzuek zaindu dituzte haren mugimenduak. Guardia Zibilaren eta Espainiako inteligentzia zerbitzuaren laguntzarekin.