1 emaitza kaskoa berotu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2018-12-18 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: KASKOA BEROTU a) Excitar la imaginación. Lanho tzar zurpail batzuek hola dauzute kaskoa berotzen zuri? JE Ber 80. b) Calentar los cascos, empujar a hacer algo. Bere anaiari erailketa au egiteko kaxkoa berotu nai zion. Etxde JJ 147. Aitari ere kaskoa nere kontra berotu ziok. Ib. 6
kaskoa berotu 2: Berria (Heroi arruntak, sutean hil zitzaion alabaren hilotza izango du kaskoa berotzen eta istripu faltsuak kuraiaz beteko du, zipriztindutako guztien arrastoen atzetik ibiltzeko, banan-banan), EiTB (Bistan da kaskoa berotu dizula); ez dugu kaskoak berotu formarik aurkitu.
kaskoa berotu 2: Patxi Zubizarreta (Halako batean, Luisa eta Antton bolada txarra pasatzen ari direla oroitu naiz, hala aipatu izan dit Mireiak behinik behin; baina xanpainak eta kostoak kaskoa berotu didatelako-edo, ni ere, ezin patetikoago, ahoberokeriak esaten hasi naiz), Patxi Iturritegi (Nori deitzen diok hik laguna baina? Bart gaueko jendilajeari? Kaskoa berotu eta gupidarik gabe saldu hinduen putre koadrila horri?); ez dugu kaskoak berotu formarik aurkitu.
Adierazle egokia, erabilia lagunartean eta beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa kasko sarreran.
Lgart.